2017/06/29
Iragan ekainaren 15ean, Cristina Mendía eta Mónica Carballo, Mutualiaren ordezkari gisa, AED sarien entregara bildu ziren. Enpresa-munduan erreferente eta eredu diren 3 emakumeri eman zitzaizkien sariok, Bizkaiko profesional, enpresari eta zuzendari gisa egiten duten lan eskergagatik.
2017ko AED Sariak honakoek lortu dituzte
Saria ematerako orduan, epaimahaiak, beren ibilbide nabarmenak jarri ditu balioan, gainontzeko enpresa-ehunean eta orokorrean herritarrengan erreferente izan direnak eta direnak egun ere, emakumeak enpresa-ehunean modu oso eta eraginkorrean sartzeko bidea eman duten prozesu eta politikak ezarri dituztelako beren enpresetan.
3 enpresaburuek egin zuten erabakitasunez berrikuntzaren alde, eta baita politika eta estrategia berrien alde ere, zeinen bitartez organizazio- eta gizarte-eredu berriak ezarri diren, gure enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzen lagunduz eta gure gizartearen bizi-kalitatearen hobetzea ahalbidetuz.
Sariak eman baino lehen, AEDeko lehendakaria den Carolina Pérez Toledok hartu zuen hitza. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, elkarteak berriki “Emakume Enpresen AED Behatokia” aurkeztu zuela azaldu zuen, Bizkaiko enpresa-lidergoan emakumeen egoera ezagutu eta aztertzera bideratua. Lehen txosten horretako ondorioak emakume enpresaburu eta zuzendarien erreferenteak sortu eta ikusgai bihurtzeko baliabide gisa erabiliko dira, eta bai ere horien posizionamendua hobetzeko.
Bizkaiko emakume enpresaburuek 4.500 milioi euro inguru fakturatzen dituzte (620.000 euro batez beste) eta 48.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte, sektore pribatuko soldatapeko langileen %17 hain zuzen ere. Datu horiek Bizkaian emakumeek sortu eta gidatutako enpresen erradiografia arrazoizkoa erakusten digute, zenbait estereotipo baztertuz.
Sarituek nork bere buruan konfiantza gehiago izatearen garrantzia nabarmendu zuten, eta baita imitatu ahal izateko eredu erreferenteak izan eta inbertsio ekonomiko handiago bat bultzatzeko beharra ere, sozialki emakumeen babesaren inguruan kontzientzia sortzeko, enpresetan modu oso eta eraginkorrean sar daitezen.
Urtero bezala, Bizkaiko emakume profesional, enpresaburu eta zuzendarien lan handi honen berri emateko balio duten sariak emateko, bai instituzioek eta bai enpresa garrantzitsuenek izan zuten ordezkaritza propioa, enpresa-esparruan buru diren emakumeen lan isila saritzeko ekimena babestuz, ezagutzera eman dadin eta beste emakume batzuentzako erreferentzia gisa balio dezan.