
Joan den uztailaren 21ean, LANEKO GOSARIA egin zen, negoziazio-kudeaketa estrategikoaren inguruan hitz egiteko.
Bertaratu ziren enpresek aipatu zuten pertsonak faktore estrategiko izatea oso garrantzitsua dela; izan ere, laneko harreman konplexuko inguruetan, lehiakorragoak izateko aukera suertatzen da, pertsonen konpromisoa, kolaborazioa eta konfiantza bilaturik, alegia, enpresaren ikuspegi komun eta partekatuarekin enpresa-proiektuan langile guztiak kontuan harturik.
Hori lortzeko, adierazi zuten garrantzitsua dela barne-komunikazioa, lidergoa, ordainsari-politika eta negoziazioa ondo kudeatzea.
Krisiak laneko harreman modernoagoetara jotzeko beharra sortu du. Negoziazio kolektiboa, orain arte, enpresa askorentzat, laneko baldintzak negoziatzeko mekanismo egokia zen. Baina, eboluzionatu, eta elkarrizketaren eta adostasunaren aldeko apustua egin behar du, edukiak eta tresnak epe ertain/luzeko ikuspegiarekin eta eragile guztien konpromisoarekin eranstea ahalbidetzen duten oinarrizko ezaugarriak diren aldetik.
Mutualia, diseinatzen ari den antolakuntza, denbora eta espazioen malgutasunerako neurriekin, laneko harremanetan berrikuntzak sartzen ari da, eta, horregatik, pertsonekin lotutako berrikuntza-proposamenak egiten dituenean, erreferentzia-enpresatzat hartzen da.
Oso interesgarria izan zen beste erakunde batzuekin ikuspuntuak eta garai honetan irtenbide egoki bat begiztatzeko ikuspegiak partekatzea.
«Kirolari begiratu, generoaren ikuspegitik»
Uztailaren 27an, Bizkaiko enpresetan berdintasuna sustatzeko Enpresan Bardin proiektuan, kirol-eremuan emakumeen errealitatea ezagutzeko aukera izan genuen. Proiektua enpresetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde konprometituta dauden pertsonen etengabeko harremana erraztuko duen sare bat ezartzeko xedez, eta are zehazkiago, CEBEKeko eta haren kide diren elkarteetako Gobernu Organoetan emakumeak egon daitezela bultzatzeko helburuarekin sortu zen.
UXUE FERNÁNDEZ LASA hizlaria, Jarduera Fisiko eta Kiroletako Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikari izan zen, baita Emakumea Pilotari proiektuko entrenatzaile ere, 2007tik 2010era.
Hizlariak kirolari, kudeatzaile eta ikertzaile gisa egin duen ibilbideko esperientziak azaldu zituenez, beste ikuspegi bat jaso genuen; beraz, helburua bete genuen. Inguru mesedegarri eta jasangarrietako zenbait egoeraren adibideak azaldu zituen generoaren ikuspegitik, eta horrek gure enpresan berdintasunari loturiko efektu nabarmena eragin zuen.
