
Joan zen abenduaren 14an, Madrilen izan zen Cristina MENDIA, MUTUALIAren ordezkari gisa, Lázaro Galdiano Museoan; izan ere, bertan, Diversidad Fundazioak jardunaldi instituzional bat antolatu zuen, sari hauek emateko: Enpresa Dibertsitatearen Kudeaketako bigarren aitorpenak eta Plantillarekin sozialki arduratsua den enpresaren ESR Alares ziurtagiriak eta zigiluak. Sari-ematean, bestalde, Dibertsitatearen Charterra sinatu zuten.
María Eugenia Girón Dávilak, Diversidad Fundazioaren presidenteak, eman zion hasiera ekitaldiari, eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela pertsonekin erlazionatutako alderdiak kudeatzeko erakundeok erabiltzen dugun eredua aldatzea, pertsonak direlako enpresa batean dauden aktibo nagusia.
Alares Fundazioaren presidente Javier Benavente Barrónek azaldu zuen bi fundazioek lan egiten duela pertsona guztiek izan dezaten gutxieneko asistentzia-zerbitzuetarako sarbidea, haien bizilekua edota egoera sozial edo ekonomikoa edozein dela ere, beren independentzia mantendu dezaten eta beren garapen pertsonala, lanekoa eta soziala izan dezaten.
Oinarrizko zerbitzu horiek dira Alares ESR ziurtagiriaren barnean daudenak, eta etxeko doako laguntza-zerbitzua izatea jasotzen dute gutxienez, enpresa bakoitzak ezartzen duen mugara arte.
Maravillas Rojok, Diversidad Fundazioko patroiak, hitzaldi bikaina eman zuen, azalduz erakundeak gero eta gehiago ari garela aurreratzen, eta dibertsitatea gure enpresetan sartzen ikasten ari garela. Maravillas Rojoren esanetan, «arrisku sozialak ekitatea eta pobrezia du izena». Horregatik, ekitatea hobetzeko hain beharrezkoa den kudeaketan aurrera egitera animatu gintuen, baita talentua nola sustatu behar dugun aztertzera ere, orain dela hamar urte genuenaz oso bestelakoa den testuinguruan. «Talentu kolektiboa eta kapital soziala behar ditugu», azpimarratu zuen.
Ekitaldi instituzionalean, Altran innovación, ManpowerGroup, Rentokil Initial España, Thales España eta T-SystemS ITC IBERICA SAU enpresek jaso zituzten Plantillarekin Sozialki Arduratsua den Enpresaren ESR Alares ziurtagiria eta zigilua.
Era berean, erakunde hauek izan zirenDibertsitatearen charterraren sinatzaile: Espainiako Dianova Elkartea, Fraternidad-Muprespa, Motorola Solutions, Essilor, Grupo Isolux Corsan, Pelao, Veolia España eta Grupo Hefame. Beraz, beste 8 enpresa gehitu zaizkie Dibertsitatearen Charterra sinatu zuten 800 enpresei.
Gainera, 68 enpresa eta erakunde aurkeztu dira Enpresa Dibertsitatearen Kudeaketako Bigarren Aitorpenetara. Hauek izan ziren saria lortu ez arrendibertsitatearen kudeaketan jardunbide bikainak dituztelako nabarmendu ziren enpresa finalistak: Accenture SL, Ambuiberica, Amadeus IT Group SA, Fraternidad-Muprespa, Grupo Hefame, Grupo Ilunion, IBECON, JT International SL, La Sepulvedana SA eta Xerox España.
Javier Benavente Barrón eta María Eugenia Girón aritu ziren sariak ematen, Patronatuko kideak ondoan zituztela: Mar Aguilera, Enrique Arce, Rosa María Dumenjó, José Manuel Morán, Maravillas Rojo eta Eduardo Vizcaino. Sari hauek eman zituzten:
- ETEen kategorian, Aguas de Valladolid (EX AEQUO) eta Metlife enpresek jaso zuten saria, Enpresa Dibertsitatearen Kudeaketan jardunbide onenak izateagatik.
- Enpresa Handiaren kategorian, AXA enpresak eraman zuen errekonozimendua, eta Henkel enpresak nazioarteko enpresa-kategorian jaso zuen saria.
Praktika berritzaileak izateagatik eta beren taldeetan dibertsitatearen kudeaketaren alde etengabe egiteagatik nabarmendu dira lau enpresak.
Luis Galindo hizlari eta idazleak eman zion amaiera ekitaldiari. Azalpen bikain batekin, hunkitu eta motibatu egin zituen bertan zeuden 150 gizon-emakumeak, ilusioz bizitzeko eta gizartea eta mundua hobetzeko gakoak azpimarratuz.