Itzuli

MUTUALIA Emakumea eta Kirolari buruzko I. Biltzarrean izan zen, Valentzian

Emakumea kirol-eremuan sartzea, jarduera profesionala eta erretiratzerakoan gauzatu dezakeena izan ziren martxoak 31 eta apirilak 1 bitartean Valentzian egin zen Emakumea eta Kirolari buruzko I. Biltzar nazionalean aztertu ziren gaietako batzuk.

LÍDERAS I 2017KO OTSAILAK 28

Valentziako Probintziako Diputazioak Cristina Mendia gonbidatu zuen Mutualiaren ordezkari gisa Kirola eta Emakumeari buruzko Biltzar Nazionalera. Biltzarra martxoaren 31tik apirilaren 1era bitartean egin zen, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Kirol Kudeaketako Masterrak, Nosotras Deportistas elkarteak eta Mutualiara elkartutako Emtesport  enpresa kudeatzaileak elkarlanean antolatuta.

Estatuko biltzar honen helburuen artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • kirolean emakumeen presentzia sustatzea
  • kirolaren maila guztietan emakumeen presentzia eta partaidetza sustatzea, baita erantzukizun-postuetan eta erabakiak hartzeko postuetan ere.
  • kirola genero-ikuspegitik lantzeko beharra ulertuko duten politika publikoen garapena zehaztea;
  • kirolean benetako berdintasuna lortzeko neurri eta politika berriak proposatzea,

.

Bi egunotan zehar, hogei hizlarik kirolaren egoera aztertu zuten, hainbat ikuspegi kontuan hartuta.

Hitzaldi nagusia Ainhoa Azurmendik azaldu zuen, Avento-ko kirol-aholkulari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak martxoaren 31n, goizean.

Ondoren, Erakundeen Mahaia egon zen Mª Ángeles Medrano, Valentziako Diputazioko Kiroleko zuzendariak moderatuta. Bertan, honako hauek parte hartu zuten: batetik, Ana Gaspar, Tenerife Uharteko Kabildoko Kirol Zerbitzuko zuzendaria, eta bestetik, Dorleta Ugalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria.

Arratsaldean, kirol-erakundeen egoera aztertu genuen honako hauen eskutik: Mar Mas, Emakume Kirolari Profesionalen Elkarteko presidentea; Livia Lopez Gasteizko Araski Klubeko presidentea; eta Manolo Almécija Levante UD Nesken Futbol Taldeko koordinatzaile nagusia.

Ostiraleko programarekin amaitzeko, beste Mahai bat egin zen Sylvia Costa Televalenciako Informativos 7 programako zuzendariak moderatuta. Bertan, emakumeen kirolak komunikabideetan izaten duen tratamenduari buruz aritu ziren honako hizlari hauek: Cristina Gallo, RTPAko Ganamos con Ellas programako zuzendaria; Paloma Zancajo, Lideras aldizkariko zuzendaria eta editorea eta eskubaloiko nazioarteko jokalari ohia; eta Natalia Arriaga, EFE Agentziako kirol-kazetaria.

Larunbatean, hezkuntzaren txanda izan zen, errealitate honen ezinbesteko beste oinarria. Oraingoan hauek aritu ziren gogoeta egiten: Diana Gil González, Alacanteko Unibertsitateko Gizarte Erantzukizuneko Idazkaritzako zuzendaria eta Berdintasun eta Kiroleko arduraduna; María Martín Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultateko (GHIN) irakasle titularra; Cristina Lopez, A Coruñako Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea; eta Alicia Yeste, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Kirol Zerbitzuko Saileko burua.

Emakumea eta Kirolari buruzko Biltzarra amaitzeko, kirolarien mahaia antolatu zen, beraiek izan baitira bi egun horietako protagonistak. Mahaia Maravillas Aparicio Nosotras Deportistas elkarteko presidente eta 10KFem lasterketaren zuzendariak moderatu zuen eta gure kiroleko hiru emakume garrantzitsuren esperientzia pertsonala eta kirol-esperientzia ezagutu ahal izan genuen: Ana Carrascosa judoka olinpikoa; Europako txapelduna eta Munduko Txapelketan brontzezko domina bi aldiz irabazitakoa; Jennifer Pareja, txapeldunorde olinpikoa Londres 2012n eta Waterpoloko Espainiako selekzioko kapitain ohia; eta azkenik Anna Montañana, brontzezko domina 2010eko Munduko Txapelketan, Europako txapeldunordea, WNBAko jokalaria eta Kluben Euroligako txapelduna.

Isabel García

Valentziako Gazteria, Kirol eta Berdintasuneko diputatua

Lotutako berriak