2017/03/30
Mutualiak joan de martxoaren 7an, «Osasun-laguntzari buruzko gogobetetze-inkesta: 0 paper, eraginkortasuna 10» proiektua aurkeztu zuen Zamudioko parke teknologikoan. Ekitaldi horretan 120 pertsona inguru egon ziren.
Tableta bidezko inkesta-proiektuak kanpoko errekonozimendua jaso du orain Euskaliten eskutik . Horrez gain, Mutualiako Zuzendaritza-batzordeak Balioak Bizi sarian eraginkortasunaren balioa errekonozitu zion.
Guztira, 22 hautagai aurkeztu ziren, eta EUSKALITeko Patronatuko kideek (ASLE, GAMESA eta OSAKIDETZA) osatutako epaimahaiakMutualia eta beste 5 enpresa hautatu zituen finalista gisa (Begoñazpi Ikastola, Ega Master, Axular Lizeoa, EASO Politeknikoa eta Virtualware). Horretarako, berrikuntza eta lortutako emaitzak baloratu zituzten, bai eta beste erakunde batzuetan izandako jardunbide egokien zeharkakotasuna edo aplikagarritasuna ere.
Azkenean, honako bi sari hauek ordezkatuko dute Euskadi sari nazionalean: Begoñazpi Ikastolaren Ebook ulermen-proiektuak: produktu digitalak egitea norberaren ezagutza oinarri hartuz eta VirtualWare, enpresa teknologikoaren (teknologia interaktiboetan oinarritutako produktu eta konponbideak egitean espezializatua) VirtualRehab: pertsona guztien eskura dagoen errehabilitazio birtuala.
Mutualiak irabazi duten enpresak zoriondu nahi ditu, baita parte hartu duten enpresak ere. Eskerrak Euskalit-i egindako lanagatik, irabazi asmorik gabe, enpresek gauzatutako praktika onak eta/edo egindako kudeaketa-gidak elkar banatzeko baimena ematea lortu baitu: egindako lanak gainontzeko erakundeei konparatzeko aukera eskaintzen die, eta ikasteko iturri ezin hobea dira. Eskerrik asko.