2016-06-22
OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUNERAKO MINISTERIOA
· Prozedura administratiboak. Kudeaketa informatizatua.- Idazkariordetzaren ebazpena, 2016ko ekainaren 16koa. Horren bidez, behar besteko prozedura ezartzen da, 081. kodea daukan tasa sistema telematikoaren bidez likidatzeko eta ordaintzeko: “Ingurumen-erabilerako pestiziden arloko, elikagaigintzako eta, oro har, beste biozida batzuen esparruko jarduerak eta zerbitzugintza, 98/8/EE Zuzentaraua kontuan hartuta”.- 6039. xedapena – 4 orrialde.
2016-06-23
ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA
· Gizarte Segurantza.- ESS/1003/2016 Agindua, ekainaren 22koa. Horren bidez, 2015eko ekitaldiko pizgarrietarako eskabideak aurkezteko eta haiei buruzko proposamen-txostenak bidaltzeko epeak luzatzen dira, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuaren babespean. Dekretu horren bitartez, gainera, laneko ezbeharren kopuruaren murrizketa eta prebentzioa sustatu dituzten enpresei kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak gutxitzeko sistemaren ezarpena arautzen da.- 6083. xedapena – 2 orrialde.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
· Larrialdiak.- Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 5/2016 Legea.- 6084. xedapena – 25 orrialde.
· Antolamendua.- Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoaren Antolamenduari buruzko ekainaren 2ko 7/2016 Legea.- 6086. xedapena – 9 orrialde.
· Fundazioak.- Euskadiko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea.- 6088. xedapena – 38 orrialde.
2016-06-25
PRESIDENTETZAKO MINISTERIOA
- Eraikuntzako materialak.- Zementuak Jasotzeko Instrukzioa (RC-16) onartzen duen ekainaren 10eko 256/2016 Errege Dekretua.- 6167. xedapena – 70 orrialde.
|