tubos legutiano elkarrizketa
Itzuli

MUTUALIA ON! programa Tubos de Legutiano enpresan

Laneko ingurunean asaldu muskuloeskeletikoak murrizteko ekimen bat da Mutualia On! programa. Programaren barruan “Etenaldi Aktiboa” ezarri da, eta haren helburu nagusia da lanpostuan muskuluak berotzeko eta luzatzeko errutina erraz bat gauzatzeko ohitura sortzea pertsonengan.

Tubos Legutiano

Tubos de Legutiano

Nola ezartzen da?

  1. Mutualiako prebentzio-aholkularitzak lanpostua bisitatzen du, lanpostu horretako lan-jarduerak langileei eragiten dien karga fisikoa baloratzeko.
  2. Errutina espezifiko bat lantzen da, MUTUALIA ON! programan Etenaldi Aktiborako jasotzen diren ariketetan oinarrituta.
  3. Egin beharreko jardueraren arabera adosten da nola jardungo den. Lantegiak antolatzen dira eta eguneroko errutinak ezartzen dira Etenaldi Aktiboaren metodoan oinarrituta, ariketa jakin batzuk eguneroko errutinan ezartzeko zenbait txanda eta taldetan. Horretarako, lankidetzan aritzen gara enpresak esleitzen dituen pertsonekin, eta etengabe ikuskatzen da prozesua.
  4. Aurretiko eta ondorengo egoera ere aztertzen da, parte-hartzaileen gogobetetzea eta hauteman duten hobekuntza baloratzeko. 

Tubos de Legutiano enpresak Etenaldi Aktiboarekin izan duen esperientzia

Andrés Madinabeitia —Tubos De Legutiano Automoción enpresako Kalitate eta Ingurumeneko zuzendaria eta Segurtasuneko koordinatzailea— elkarrizketatu dugu; Tubos de Legutiano Automoción enpresak (TLA) luzetara soldatutako altzairuzko hodiak fabrikatzen ditu.

tubos de legutiano lantokia

Oro har, zer eskakizun fisiko dituzte lantegiko lanpostuek?

       Oro har, lanak ez dira gogorrak sistema muskuloeskeletikorako.

Hala ere, gerta liteke kargak altuera batetik beste batera (lurretik gerriaren parera) jasotzeko mugimenduak, alboranzko tortsioak… egin behar izatea. Mugimenduei dagokienez, lanpostu gogorrena makina ebakitzailekoa da, non makinatik ateratzen diren kargak (txikiak dira, 2 kg-tik beherakoak) edukiontzira mugitu behar baitira.

Neurri ergonomikoren bat edo baliabide mekanikoren bat ezarri duzue lanpostuetan?

Lanpostuaren araberako eta dauden aukera teknikoen araberako neurriak hartu ditugu pixkanaka: esate baterako, karga- eta deskarga-eremua altxatzea langileak piezak mugitu behar dituenerako, edukiontziak piezaz bete behar dituenerako… ahal dela bizkarraldea jaisteko eta igotzeko mugimenduak murriztea da kontua.

Bitarteko mekanikoei dagokienez, enpresako bitartekoak erabili ditugu (orga jasotzaile elektrikoak ditugu). Ez dugu erosi behar izan kanpo-baliabiderik, merkatuan ez baitugu aurkitu gure behar guztietarako soluziorik.

Alderdi sozialak eta langileek nola hartu zuten proiektua hasiera batean?

Positiboki eta gustura. Hala ere, zaila da mota horretako ohitura bat ezartzea. Langile batzuek banaka egiten dute beren txandan.

Zergatik ikusi duzue muskuluak deskargatzeko lantegi bat antolatzeko beharra?

        Neurri ergonomikoak eta bitarteko mekanikoak ezartzea baino zerbait gehiago egin nahi genuen. Kontzientziatzea eta irakastea da gure helburua. Prebentzio-neurri egokia iruditu zitzaigun lesio posibleak saihesteko; bereziki, makina ebakitzailearen eta lineako langileen eremuetan, gerrialdea zaintzeko.

tubos legutiano barrutik

Zer-nolako erantzuna eman dute muskulu-deskarga egin duten pertsonek?

       Erantzun ona eman dute. Ondorio gisa, esan dezagun langile batzuek ikusten eta ulertzen dituztela berotze-ariketen taula horiek egitearen onurak.

Programari eta haren inplementazioari buruzko informazio gehiagorako

Jarri harremanetan

Jarri harremanetan

Lotutako berriak