Ezagutzen al dituzu enpresa gisa laneko arriskuen prebentzioarekin lotuta dituzun betebeharrak? Kezkatuta al zaude zurean izaten den ezbehar kopuruagatik? Ba al dakizu zer dokumentazio behar duzun?
Mutualian, prebentzioari buruz daukazun zalantza orori buruzko argibideak emango dizkizugu pertsonalki.
Prebentzioa interesekoa duen ETEa edo mikroETEa bazara, berriz, bisitan joango gatzaizkizu, zure betebeharren berri emateko. Prebentzioa kudeatzen laguntzea nahi baduzu, bestalde, gure tresnak jarriko dizkizugu eskura; hala nola Prebentzio Plana eta Plan Sinplifikatua. Eta autonomoa baldin bazara, nahiz eta ez zauden derrigortuta Prebentzio Legea betetzera, hirugarrenei zerbitzuak ematean gai honetan dituzun eskubideak eta betebeharrak zein diren azalduko dizugu.
Egin zure kontsulta.
Mutualian badugu eredu bat, baliabide propioekin Plan hori gauzatu ahal izateko. Ezartzen lagunduko dizugu, eta Planari jarraipena egiteko materiala eta baliabideak emango dizkizugu.
Prevencion10.es, hain zuzen, doako zerbitzu publiko bat da, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sustatutakoa. 25 langilera arteko enpresei eta autonomoei aukera ematen die laneko arriskuen prebentzioa betetzeko zereginean eguneratuta egoteko. Mutualiak informazio jardunaldiak antolatzen ditu, plataforma horretarako sarbidea errazteko.
Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen ikerketa kudeatzeko prozedura eredu bat eta materiala emango dizkizugu.
Enpresen esku jarriko dugu dokumentazio jakin bat, lanpostuka arriskuen ebaluazio bat egin dezaten. Bertan jasoko da, hain zuzen, langilearen edo umekiaren osasunean, edo edoskitzaroan, eragin negatiboa izan dezakeen oro.