Prebentzioaren arloko profesionalei, zuzendariei eta agintariei zuzendutakoak dira, kualifikazio eta ezagutza teknikoak hobetzeko eta bultzatzeko helburuarekin. Era horretan, enpresaren prebentzio jarduera hobetzeko eta ezbehar kopurua murrizteko lan egiten da. Adituek ematen dituzte mintegiak, ikuspegi praktiko batekin. Jardunaldiek gai espezifiko bat lantzen dute, eta espezializazio maila handikoak izaten dira.
Langileei zuzendutakoak dira, eta ikuspegi praktikoa dute; esaterako, Ahotsaren Eskola edo Estresaren Eskola. Horien helburua da, hain zuzen, euren jarduera profesionalarekin zuzeneko harremana duten arriskuei buruzko prebentzio neurriak zuzentzea edo hobetzea.
Prevencion10.es, zehazki, doako zerbitzu publikoa da, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sustatukoa. 25 langilera arteko enpresei eta autonomoei aukera ematen die laneko arriskuen prebentzioa betetzeko zereginean eguneratuta egotea. Mutualiak informazio jardunaldiak antolatzen ditu, plataforma horretarako sarbidea errazteko.
Agintari, zuzendari eta langileentzako jardunaldi espezifikoak dira, enpresarekin elkarlanean antolatutakoak. Prebentzioa jarduera maila guztietan txertatzea da helburua.
Mutualiara kidetutako enpresek laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten hezkuntza eta dibulgazio jarduerak gauzatu ditzakete gure Campus birtualean. Ekimen honen helburua da, hain justu, laneko arriskuen kopurua murrizteari begirako sentsibilizazioa izatea.
Sartu Mutualiaren Campus Birtualan
a