Ir al contenido

Mutualia

Menú

Prebentzioa

Sariak eta ekimenak

Prebentzioan oinarritutako kultura sustatzen dugu

Mutualia saria

Mutualiak  Mutualia Saria antolatzen du bi urtean behin, ConfebaskADEGICEBEKSEA eta Osalanekin elkarlanean, laneko berdintasuna, segurtasuna eta osasuna sustatzeko. Mutualia sarien xedea da, kategoria guztietan, Mutualiako kide diren enpresek eta langile autonomoek egindako lana saritzea, ezagutzera ematea eta sustatzea, dela laneko arriskuen prebentzioaren alorrean ikerketa-proiektu bat, garapen teknologiko bat edo berrikuntza bat garatzeagatik, dela enpresetan genero-berdintasuna sustatzeko abian jarri diren jardunbide egokiengatik eta esfortzuagatik. Prebentzioko Berrikuntzaren Sarira aurkezten diren proiektuek hainbat alderdi gara ditzakete: prebentzioko esku-hartzeak, produktuak, sistemak nahiz tresna berriak, irakasmateriala, konponbide teknologikoak, kudeaketarako metodologiak edo beste edozein jarduera, betiere helburua bada enpresetako eta haien inguruneko antolakuntza, lan-baldintzak eta pertsonen ongizatea hobetzen laguntzea. Berdintasunaren Sarira aurkezten diren proiektuek hainbat alderdi gara ditzakete: prebentzioko, prozedura arloko edo metodologiako edozein esku-hartze, betiere helburua bada enpresetako eta haien inguruneko sexuagatiko diskriminazioa prebenitzen eta genero-berdintasuna hobetzen laguntzea.

Ezagutu Mutualia Sarien 8. edizioa:

 

 

Argazki lehiaketa

Mutualiak urtero antolatzen du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazki Lehiaketa. Sari banaketa apirilaren 28an egiten da, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Lehiaketaren asmoa da, zehazki, laneko arriskuen prebentzioak dituen balioak, zeinahi alderdiri erreparatuta, argazki bidez nabarmentzea. Eta hori guztia azken helburu bakarrarekin: laneko ezbehar kopuruaren aurkako kontzientzia sorraraztea, eta guztion artean, lan ingurune seguruagoak lortzea. Edonork parte har dezake lehiaketan, eta hauek dira sariak:  

2019ko Irabazleak

Lehenengo saria

Que no te pique la abeja, Francisco Javier Domínguez García

Bigarren saria

Puerto, Isabel Moreno Torres

Hirugarren saria

Nocturnidad II, Oscar Rodríguez Fernández

 

Zero bidean

Mutualiak saria ematen die laneko ezbehar kopurua murrizten laguntzen duten eta istripurik ez izateko azken helburua lortzeko lan egiten duten enpresei. Horretarako, bere enpresa elkartuen laneko istripu-tasak aztertzen ditu, eta enpresa onenak hautatzen ditu, sektorearen arabera, baldin eta 10 urteko epean ondorengo irizpideak betetzen badituzte: 

  • Bere jardueraren urteko gorabehera indizea ez gainditzea, eta laneko ezbehar kopuruak beheranzko joera izatea.
  • Istripu larriak edo heriotza ekarri dutenak eduki ez izana.
  • Laneko gertakariek eragindako ezintasun iraunkorrik eduki ez izana.
  • Urtean, batez bestean, 30 langileko edo gehiagoko taldea edukitzea.
  • Prebentzioa kudeatzeko sistema egokia edukitzea.

Mutualia Gaztea

Hiru hilean behin 11-13 urteko ikasleek Mutualiak Bilbon, Gasteizen eta Donostian dituen osasun zentroetara bisitak egiteko programa bat da. Helburu bikoitza dauka: gazteak laneko arriskuen prebentzio gaietan sentsibilizatzea eta lehen laguntzetako praktikak erakustea. Programa honetan parte hartzeko jar zaitez gurekin harremanetan.

Prebentziozko begiradak

Argazki erakusketa ibiltari bat da. Mutualiaren 2004ko lehenengo Argazki Lehiaketatik 2017. urtera arte aurkeztu dituzten lanen artean egindako hautapen batek osatzen du. 31 argazki daude, ikuspegi askotariko eta iradokitzaile batekin prebentzioaren garrantzia islatzen dutenak. Argazki bakoitzak bere azalpenezko testua dauka. Azken batean, gaiari buruz gogoeta egiteko gonbidapen bat da.

 

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK