Ir al contenido

Mutualia

Menú

Zerbitzuak

Bonus

Ezagutu prebentzioan

inbertitzearen abantailak.

Bonusweb Aplikazioa

⚠️2019ko pasahitza posta arruntez jasoko da⚠️

Zer da Bonusa?

Bonusa pizgarrien sistema bat da. Sistema horren helburua da enpresetan, laneko istripuak modu eraginkorrean gutxitzen laguntzeko prozesuak eta neurriak hartuta, laneko arriskuen prebentzioa hobetzea. Hobekuntza horri laguntzeko, enpresa baten laneko istripuen batezbestekoa bere jarduera-sektorearena baino baxuagoa bada, kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak murriztu ahalko ditu, babesten duen mutualitateari eskaera egin eta gero.

 

Zer enpresek eska dezakete Bonusa?

Gizarte Segurantzan kontingentzia profesionalengatik kotizatzen duten eta Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean xedatutako prebentzio-ekintzaren printzipioak betetzen dituzten enpresa guztiek.

Zein dira Bonusa lortzeko baldintzak?

  1. Azterraldian, Gizarte Segurantzan, 1, 2, 3 edo 4 ekitalditan, kotizatutako kontingentzia profesionalengatiko kuota-bolumena 5.000 euro baino gehiagokoa izatea, edo, 4 ekitalditan, kotizazioen 250 euroak lortzea.Gizarte Segurantzan kotizatzeko arauak garatzen dituen Aginduak finkatuko du urtero lortu beharreko kontingentzia profesionalengatiko gutxieneko kotizazio-bolumena.
  2. Azterraldian, enpresaren ezbehar-indizeak bere jarduera-sektorearen ezbehar-indizeen mugen azpitik egon behar dira. Muga horiek urtero finkatuko ditu Gizarte Segurantzan kotizatzeko arauak garatzen dituen Aginduak.
  3. Eskaera egiteko epea bukatu baino lehen, alegia, ekitaldi bakoitzeko maiatzaren 31 baino lehen, Gizarte Segurantzako kotizazioak egunean izatea.
  4. Laneko arriskuen prebentzioari edo Gizarte Segurantzari dagokionez, bi arau-hauste larri baino gehiago edo oso larri bat edo gehiagoren erantzule zuzentzat hartu eta arau-hauste horiek egiteagatik administrazio-bideko zigor irmorik jaso ez izana azterraldian.
  5. Erantzukizunpeko adierazpenean aipatzen diren laneko arriskuen prebentzioko betebeharrak betetzea.
  6. Prebentzio-ordezkariei pizgarriaren eskaeraren eta ezbehar-indizeen inguruan informatzea.

Zer hartuko da enpresatzat?

Bonusaren kasuan, kotizatzeko IFK bati loturiko eta EJSN bera duten Gizarte Segurantzaren kotizazio-kontuen kodeen (KKK) taldea hartuko da enpresatzat. Adibidez, enpresak kotizatzeko hiru EJSN baditu, hiru eskaera aurkeztu beharko ditu; EJSN bakoitzeko bat, alegia. Eskaera bakoitza «bakana» da; hau da, eskaera bakoitzean, EJSN bera duten kotizazio-kontuen kodeak bilduko dira –mutualitate batek baino gehiagok babesten dituztela alde batera utzita–, eta ezingo da erabaki kotizazioaren zer kontu-kode den eskaera bakoitzaren parte. Azterraldian enpresak EJSNa aldatuz gero, azterraldian kotizatu duen EJSN bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko du.

Zenbatekoa izan daiteke, gehienez, jasoko den Bonus pizgarria?

Dagokion azterraldiari dagozkion kontingentzia profesionalengatiko kuoten % 5 bitartekoa izango da pizgarria. Gainera, enpresak laneko arriskuen prebentzioko «ekintza osagarrietan» egindako inbertsioak aitortzen dituenean, azterraldiari dagozkion kontingentzia profesionalengatiko kuoten % 5era bitarteko pizgarri osagarria izan ahalko du; gehieneko muga inbertsio osagarri horien zenbatekoa izango da.

  1. Adibidea: 100.000 euroren KP kuotak dituen eta prebentzio-ekintza osagarrietan 3.000 euroko inbertsioa egin duen enpresa.
    • Pizgarria: 100.000 euroren % 5 = 5.000 €
    • Pizgarri gehigarria: 100.000 euroren % 5, gehienez ere 3.000 euroko mugarekin = 3.000 €
    • Pizgarria, guztira: 5.000 € + 3.000 € = 8.000 €.
  2. Adibidea: 100.000 euroren KP kuotak dituen eta prebentzio-ekintza osagarrietan 15.000 euroko inbertsioa egin duen enpresa.
    • Pizgarria: 100.000 euroren % 5 = 5.000 €
    • Pizgarri gehigarria: 100.000 euroren % 5, gehienez ere 15.000 euroko mugarekin = 5.000 €
    • Pizgarria, guztira: 5.000 € + 5.000 € = 10.000 €.

Zer da azterraldia?

Azterraldia aurreko eskaera baten parte izan ez diren elkarren segidako ekitaldien kopurua da, gutxieneko kotizazio-bolumena lortzeko beharrezkoak direnak, betiere eskaera egin aurreko urtetik atzera kontatzen hasita, eta gehienez ere lau ekitaldikoak. Eskatuko den azterraldia zehazteko, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak hartu ahalko dira kontuan, nahiz eta pizgarrien sistema honen erreforma indarrean jarri baino lehenagokoak izan. Mutualiak babestutako Kotizazio-Kontuen Kodeak, azterraldi osoan edo azterraldiaren zati batean, beste mutualitate batek babestu baditu, edo beste mutualitate batek babestutako eta IFK eta EJSN bera duten beste KKK batzuk badaude, azterraldia kalkulatzeko, horien guztien kontingentzia profesionalengatiko kotizazio guztiak hartu behar dira kontuan, KKK bakoitza babesten duen mutualitatea edozein dela. Azterraldiaren kalkulua hobeto ulertzeko, jarraian, 2019ko Bonusaren kanpainarako zenbait kalkuluren adibideak azalduko dira. Taula ikusi

Zer dira ezbehar-indizeak?

Indize horien bidez, enpresaren eta bere jarduketa-sektorearen ezbehar-indizeen batezbestekoak alderatzen dira.

  1. Enpresaren KP kuotekiko Kontingentzia Profesionalengatiko Aldi Bateko Ezintasunaren (KPABE) prestazioak haren sektorekoekin alderatzen ditu:
    {Ezbehar\hspace{3px}Indize\hspace{3px}Orokorra\hspace{3px}1  (I_1)  =  \frac{\text{Azterraldiari  dagokion  KPABE  prestazioaren  zenbatekoa}}{\text{Azterraldiari  dagozkion  kontingentzia  profesionalengatiko  kuotak}}\hspace{3px}x\hspace{3px}10^{2}\hspace{3px}<\hspace{3px}\alpha}
    • KPABEren prestazioaren zenbatekoa: Azterraldian laneko baja-egunak dituzten LI (Lan Istripu) eta GPen (Gaixotasun Profesional) parteei dagokien KPABEaren zenbatekoa, ordainketa eskuordetuan edo ordainketa zuzenean egiten diren kenkariak edo, ondoren, langileak enpresan baja emateko aukera alde batera utzita. Ez da kontabilizatzen «in itinere» LIko parteetatik eratorritako KPABEaren zenbatekoa.
    • KP kuotak: Azterraldiari dagozkion kontingentzia profesionalengatiko kuotak, zeinak sortzapen-irizpideen arabera kontabilizatzen diren, hau da, noiz ordaintzen diren kontuan izan gabe.
    • α: Ezbehar-indize orokorraren muga 1.
  2. Enpresaren KP kuotekiko laneko baja duten LI eta GPen parte kopurua bere sektorekoarekin alderatzen du:
    {Ezbehar\hspace{3px}indize\hspace{3px}orokorra\hspace{3px}2  (I_2)  =  \frac{\text{Azterraldiari  dagokion  laneko  baja  duten  LI  eta  GPen  parte  kopurua}}{\text{Azterraldiari  dagozkion  kontingentzia  profesionalengatiko  kuotak}}\hspace{3px}x\hspace{3px}10^{4}\hspace{3px}<\hspace{3px}\beta}
    • LI eta GPen parteak, guztira: Azterraldian, bajaren dataren arabera kontabilizatutako LI eta GPen parteak guztira. Ez dira kontabilizatzen «in itinere» LIetatik eratorritako parteak, ez eta LI eta GPen prozesuetako birgaixotzeak ere. Istripua beste enpresa batean izan duten langile enpleguaniztunen parteak ere ez dira kontabilizatzen.
    • KP kuotak: Azterraldiari dagozkion kontingentzia profesionalengatiko kuotak, zeinak sortzapen-irizpideen arabera kontabilizatzen diren, hau da, noiz ordaintzen diren kontuan izan gabe.
    • β: Ezbehar-indize orokorraren muga 2.
  3. Muturreko ezbehar-indizea: Enpresaren KP kuotekiko, aitortu diren Ezintasun Iraunkor (EI) eta heriotzen kopurua bere sektorekoarekin alderatzen du:
     {Muturreko\hspace{3px}ezbehar\hspace{3px}indizea\hspace{3px}  (I_m)  =  \frac{\text{Azterraldiari  dagozkion  aitortu  diren  Ezintasun  Iraunkor  (EI)  eta  heriotzen  kopurua}}{\text{Azterraldiari  dagozkion  kontingentzia  profesionalengatiko  kuotak}}\hspace{3px}x\hspace{3px}10^{6}\hspace{3px}<\hspace{3px}\delta}
    • EI aitorpenak eta heriotzak, guztira: GSINren ebazpenaren edo ebazpen judizialaren bidez aitortutako kontingentzia profesionalen ondoriozko Ezintasun Iraunkorren –gradu hauetan: Osoa (EIO), Absolutua (EIA) eta Ezintasun Handia (EH)– kopurua eta LIen eta LGen ondoriozko heriotzak, guztira. EIO, EIA eta EH arteko gradu-aldaketak ez dira zenbatzen, ez eta aurrez EIO, EIA edo EH aitortua zuten langile pasiboen heriotzak ere. Kanpo utzita in itinere LIen ondoriozko ezintasun iraunkorrak eta heriotzak.
    • KP kuotak: Aztertutako aldiari dagozkion kontingentzia profesionalengatiko kuotak, sortzapen irizpidearen arabera zenbatuta, hau da, noiz abonatzen diren kontuan hartu gabe.
    • δ: Muturreko ezbehar-tasaren indizearen muga.

Non kontsultatu daiteke enpresen Bonusaren inguruko informazioa?

Mutualiaren estranetean, enpresa bakoitzaren Bonusaren inguruko informazio guztia aurki dezakezu:

  • Eskaeren historikoa, zure egoeraren inguruko xehetasunekin.
  • Ezbehar-indizeak eta azterraldiaren kalkuluaren xehetasunak, beste mutualitate batzuetako datuekin osatzeko aukera barne.
  • «Bonusa duen enpresaren txostena» igortzea, beste mutualitate batzuetan edo Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan aurkezteko.

 

Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP), oinarrizko zer ekintza bete behar dira Bonusa lortzeko?

Laneko arriskuak prebenitzeko betebeharrak betetzat emango dira enpresan aplikagarri diren galdera guztiei «bai» erantzuten bazaie. Ikusi formularioa

LAPeko zer ekintza osagarri bete behar dira KP kuoten % 5era bitarteko pizgarri osagarri bat lortzeko?

Enpresak, KP kuoten % 5era bitarteko pizgarri osagarria lortu nahi badu (LAPean egindako inbertsioen mugarekin), ondorengo ekintzen bat aitortu eta azterraldian horietako bakoitzean inbertitu duen zenbatekoa zehaztu behar du. Ikusi formularioa

Nola bete behar da Bonusaren eskaera?

Bonusa eskatzeko epea hasi baino lehen, Mutualiak sarbide-gakoa bidaliko dio posta bidez enpresa bakoitzari. Gako hori jaso ez baduzu edo galdu bada, beste sarbide-gako bat eska dezakezu Bonusaren eskaeraren bidez. Bonusa eskatzeko Bonusa telematikoki eskatu behar da; alegia, informatika-aplikazio baten bidez bete eta aurkezten da; ez da beharrezkoa Mutualian bertan paperean aurkeztea. Aplikazioak eskaera betetzen, eskaerari erantsi behar zaizkion agiriak kargatzen eta eskaeraren ziurtagiria eskuratzen lagunduko dizu; hala, eskaera erraz egin ahalko duzu.

Zer agiri aurkeztu behar dira?

Hauek dira Bonusa eskatzeko erantsi behar diren agiriak:

  • Eskaera izenpetzen duen enpresaren legezko ordezkariaren NAN, AIZ edo pasaportea (indarrean egon behar du).
  • Enpresaren banku-kontuaren titulartasunaren ziurtagiria (IBAN); izen soziala eta IFK adierazi eta eskaeraren epearen barruan bidali behar da.

Azterraldi osoan edo zati batean zehar enpresak beste mutualitate batzuek babestutako kotizazio-kontuaren kodeak izanez gero, enpresa-txosten edo Bonusaren ziurtagiri bat aurkeztu behar da; eta, gutxienez, hauxe zehaztu beharko da: -Izen soziala -IFK -EJSN -Kotizazio-kontuaren kodeak, antzinatasuna adieraziz -Kontingentzia profesionalengatiko kuoten bolumena -Informazioaren azterraldia edo ekitaldiak.

Zer mutualitatetan aurkeztu behar da pizgarriaren eskaera?

  • Enpresak kotizatzeko EJSN bakarra badu, kotizazio-kontuaren kode nagusia babesten duen mutualitatean aurkeztu beharko da eskaera.
  • Enpresak kotizatzeko EJSN bat baino gehiago baditu, kotizazio-kontuaren kode nagusiaren EJSNa duen kontuen kode-taldea kode hori babesten duen mutualitatean aurkeztuko da. EJSNen gainerako taldeak EJSN talde bakoitzaren kotizazio-kontuaren kode zaharrenak babesten dituzten mutualitateetan aurkeztuko dira.

Zein da Bonusa eskatzeko epea?

Ekitaldi bakoitzeko apirilaren 15etik maiatzaren 31ra.

Noiz ebatziko da Bonusaren eskaera?

Mutualiak proposamen-txosten ez-lotesle bat emango du uztailaren 16a baino lehen aurkeztutako eskaera bakoitzaren inguruan, eta Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Nagusiari (DGOSS) bidaliko dio, pizgarriaren eskaerak ebazteko organo eskuduna baita; hark, beranduenez, hurrengo ekitaldiko martxoko azken egun baliodunean ebatziko du.

Noiz ordainduko da Bonusaren pizgarria?

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Mutualiaren esku jartzen dituenean DGOSSak aitortutako pizgarrien zenbatekoak, ahalik eta lasterren transferituko dira eskaeretan agertzen diren kontu korronteetara. Mutualia ez den beste mutualitate batzuek babestutako kontingentzia profesionalengatiko kuotak dituzten Bonusen eskaerak egonez gero, mutualitate horrek ordainduko du pizgarriaren zenbateko osoa.

Zerk arautzen du Bonusa?

Martxoaren 10eko 231/2017 Errege Dekretua, lan ezbeharren kopurua murriztea  lortu duten enpresei laneko gertakariengatik ordaindu beharreko kotizazioen gaineko beherapen sistema ezartzea arautzen duena. 

TMS/256/2018 Agindua, martxoaren 12koa, zeinaren bidez garatzen den martxoaren 10eko 231/2017 Errege Dekretua, lan ezbeharren kopurua murriztea  lortu duten enpresei laneko gertakariengatik ordaindu beharreko kotizazioen gaineko beherapen sistema ezartzea arautzen duena. 

TMS/83/2019 Agindua, urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez garatzen diren 2019ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren kotizaziorako lege-arauak.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK