
Gertutasuna, profesionaltasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, abangoardismoa eta, beste ezeren gainetik, taldea. Horiek dira Mutualiaren eguneroko jardunaren oinarriak eta, zalantzarik gabe, haiei esker gara orain Euskadiko pertsonen kudeaketa aurreratuaren sari garrantzitsuena jaso duten lehen erakundea eta, oraingoz, bakarra.
Aurreko abenduaren 14an izan zen Gasteizko Europa Jauregian sari horiek emateko ekitaldia. Bertan, hogeita bost erakundek beren arloko kudeaketa aurreratuaren saria jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Ekitaldiaren buru izan ziren José Hernández, Euskaliteko presidentea; Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua; Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua; Jon Darpón, Osasuneko sailburua; Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua.
Jon Darpón Osasuneko sailburuak eman zion, hain zuzen ere, Ignacio Lekunberriri Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren saria. Euskadiko kudeaketaren saririk garrantzitsuena da hori eta, horri esker, bikaintasunaren eta etengabeko hobekuntzaren abangoardian kokatu da Mutualia beste behin ere.

Mutualiatik ekitaldi hartara joateko izena eman genuen hogeita bost lagunek, gutxi-gorabehera, eta Ignacio Lekunberrik harrotasunez bertaratutakoen aurrean esan zuen mezuaren lekuko izan ginen. Mezu horretatik esaldi bat errepikatu nahi genuke:
Mutualiak ez ditu pertsonak kudeatzen; aitzitik, pertsonek kudeatzen dute Mutualia
Iñigo Urkullu lehendakaria ere ekitaldian egon zen, eta bera arduratu zen Euskal Saria emateko ekitaldia ixteaz.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu mutualitateko guztiei zuen lanagatik, konpromisoagatik eta ilusioagatik. TALDE hau delako, hain zuzen, besteengatik desberdintzen gaituen elementu nagusia.
Eta, azkenik, ezin dugu ahaztu Miren Fernández gure lankidea. Izan ere, bere txapela jaso zuen Euskaliten eskutik, azken urteotan kanpoko ebaluaketa askotan ebaluatzaile bezala parte hartzen eta laguntzen egin duen lanagatik.

