mutualia_segura_redes_cas
Itzuli

Mutualia Segura

Gure instalazioak eta prozedurak egokitu ditugu, Mutualian egiten duzun egonaldia segurua izan dadin, COVID-19rik gabeko ingurunea eskainita.

2022ko martxoaren 28ko eguneratzea: Mutualia Segura estrategia EZ dago indarrean.

mutualia_segura_redes_cas

Mutualiaren xede nagusia, babestutako eta atxikitako pertsonei osasun-zerbitzuak ematen dizkienean, pazientearen segurtasuna eta kalitatea, ongizatea eta babesa gure laguntzaren oinarriak izatea da.

MUTUALIA SEGURUAk gure instalazioetan martxan jarri ditugun ekintza guztiak biltzen ditu, gure pazienteak COVID-19 bidez kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko. Era berean, gure lan egiteko modua egokitu dugu: gure langileen prebentzio- eta laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak indartu ditugu, eta, horrela, pazientearen segurtasuna ere zaintzen dugu.

Horiek dira gure zentroetan hartu ditugun neurririk adierazgarrienak, duela gutxiko ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta:

Mutualiara heltzerakoan

  • Eskuetako higienerako soluzio alkoholikoa aplikatzen dugu.
  • Gure instalazioetan egon bitartean jarraitu beharreko oinarrizko prebentzio arauak adierazten ditugu.
  • Pertsona batek 37°C-tik gorako tenperatura badu edo COVID-19aren infekzioarekin bateragarriak diren sintomak baditu, zirkuitu baten bidez eta gainerakoetatik bereizitako gelen bidez artatuko dugu.
  • Pertsonen zirkulazioa ahalik eta gehien murriztu dugu, bisitariei, laguntzaileei, hornitzaileei eta gure zentroetara bertaratzen diren gainerako pertsonei dagokienez.
  • Maskarez gain, babes pantailak jarri ditugu gaixoen eta harrerako langileen artean.
  • Sarrerako/Irteerako zirkuituak bereizita seinaleztatu ditugu, baita segurtasun tarteak mantentzeko lerroak ere.
  • Itxarongela guztietan daude erabili eta botatzeko zapiak.
  • Espazioak eta gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko maiztasuna handitu dugu, gaixoei arreta emateko ordutegien aurretik eta ondoren.
  • Era berean, hondakinak kudeatzeko gure sistematika berrikusi eta hobetu dugu.
  • Pazienteak beste zentro batera anbulantzian eraman behar izanez gero, protokolo bat dago lekualdaketetarako gomendatutako prebentzio neurriak definitzeko.

Kontsulten eta proba osagarrien eremuan?

  • Telefono edo bideokonferentzia bidezko kontsultak ere sustatu ditugu; modu horretan, pazienteari erosotasun handiagoa eskaintzeaz gain, osasun zentroetan pertsonen zirkulazioa murrizten da.
  • Alkohol-soluzio banagailuak ditugu gure itxarongela guztietan.
  • Mutualiako osasun profesionalek eskuen higiene zorrotza egiten dute paziente bakoitza artatu ondoren.
  • Komunetako edukiera bi pertsonara mugatu da.

Mutualiako pertsonek kontrol eta prebentzio neurriei buruzko informazio zehatza jaso dute, gomendatutako kontrolak jarraitzen dituzte eta beharrezko neurri guztiak hartzen dituzte euren burua edo gainerako pertsonak kutsatzea saihesteko.

Ospitaleratze solairuetan eta ebakuntza geletan

  • Higiene neurri orokorrak, hala nola eskularruak, maskara, eskuak garbitzea/higienizatzea, antisepsia, eta abar, garrantzi handikoak dira hemen, eta, horregatik, zorroztasun profesional handienarekin ezartzen dira.
  • Gure kliniketan ez da inoiz berrerabiltzen edo berresterilizatzen erabilera bakarreko gailu mediko bat.
  • Legediaren arabera pertsona batek baino gehiagok erabil ditzakeen gailu medikoak garbitu/desinfektatu edo esterilizatu egiten dira, erabilera bakoitzaren ondoren.
  • Gela bakoitzean, paziente bakoitzarentzako material espezifikoa erabiltzen dugu, hala nola fonendoskopioa edo tentsiometroa.
  • Gela indibiduala erabiltzen da ahal den guztietan.
  • Gure gela guztiek aireztatze naturala dute.
  • Poltsak ematen ditugu pazientearen objektu pertsonalak gordetzeko.
  • Pazienteek debekatuta dute beraien gelatik kanpo ibiltzea.
  • Neurri horiek guztiak hartu arren ospitaleratutako pertsona baten infekzio kasu bat agertuko balitz, isolamendu eremu espezifiko batera lekualdatu, eta bertan artatuko litzateke.
  • Laguntzaileak, ospitaleratuta dagoen pertsonak bezala, alkohol-soluzio banagailuak ditu gure kliniketako gela eta eremu guztietan.
  • Gidak eta bideoak egin ditugu pazienteen eta senideen osasun hezkuntzarako, maskarak behar bezala erabiltzeari, eskuen higiene egokiari eta abarri buruz, eta gure langileak arduratuko dira aholku emateaz.
  • Neurri horiek guztiak garrantzitsuak badira, kirurgia eremuan are gehiago zorroztu dira, baita langileen eguneroko antolaketaren bidez ere, eta txanda eta ordutegi desberdinetan bloke estankoak sortzen saiatu gara.
  • Pazienteak beren gelaren eta ebakuntza gelaren artean edo beste eremu batzuetara (erradiologia, adibidez) lekualdatzen direnean, maskara kirurgikoa eramaten da, eta, ondoren, tresnak eta gainazalak garbitzen dira.
  • Ebakuntza bat egingo zaien pazienteei pandemia egoeran ebakuntza kirurgikoa egiteak dituen arriskuei eta onurei buruzko informazioa ematen zaie, eta hori jasotzen duen baimena sinatzen du pazienteak.
  • Espazioak eta gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak areagotu dira, pazienteei arreta emateko ordutegien aurretik eta ondoren. Baita gure bilera geletarako ere.
  • Ospitaleko egonaldia ahalik eta gehien murriztu da, betiere, segurtasun klinikoko parametroen barruan.

Errehabilitazioan

  • Aldageletan dabiltzan pazienteen kopurua albait gehien murriztu da, gure Prebentzio Zerbitzuak egindako azterketa oinarritu hartuta. 
  • Armairuak garbitzeko sistema bat ezarri da, zeinaren arabera erabiltzen direnak kontrolatu eta blokeatuko diren, berriz erabili aurretik desinfektatzeko. Modu horretan, ziurtatu egingo dugu armairu bat erabiltzen duen pertsona orok garbi aurkituko duela.   
  • Aldagelak 2-4 aldiz desinfektatzen dira egunero.  
  • Hidroalkohola hartzeko gailuak jarri dira bai gimnasioan bai aldageletan.  
  • Fisioterapia-gelan, pazienteen arteko tartea 2 metrotik gorakoa da. Tratamendu bakoitzak ordubete baino gehiago ez irautea da helburua. Gimnasioan ez dira egoten 2-4 paziente baino gehiago aldi berean, edo etortzen den pertsona-kopurua gure Prebentzio Zerbitzuak ezarritako edukierei egokitzeko ahalegina egiten da.    
  • Fisioterapeuta bakoitzak eskuak desinfektatzen ditu paziente bakoitza artatu aurretik eta ondoren, eta telefonoa eta ordenagailua erabili aurretik eta ondoren. 
  • Fisioterapeutek maskarak erabiltzen dituzte; baita eskularruak ere (paziente bakoitzaren ostean aldatzen direnak), edo eskuak desinfektatzen dira gel hidroalkoholikoz. 
  • Erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatzen dira ohatilak, eskuko mahaiak, aulkiak, terapia mekanikoko materiala, eta artatutako pertsonekin kontaktuan egon den beste edozein material, soluzio desinfektatzaile bat erabilita.   
  • Eskuak eta oinak garbitzeko putzuak erabilera bakoitzaren ondoren garbitzen dira.  
  • Aireztatze naturala lehenesten da.  
  • Etxean egiteko errehabilitazio-ariketa pertsonalizatuak dituzten bideoak jarri dira artatutako pertsonen esku, Mutualiaren APParen edo posta elektronikoaren bitartez.  
  • Fisioterapia-arloko profesionalek egunero aldatzen dute laneko arropa; baita tratamenduak irauten duen bitartean ere, kontaktua handiagoa izateagatik beharrezkoa denean.  
  • Egunero behin edo bitan garbiketa orokorra egiten da errehabilitazio-guneetan. 

Lotutako berriak