
Apirilaren 28an Laneko segurtasunaren eta osasunaren Munduko Eguna zela-eta, maiatzaren 5ean Mutualiak VI. 0Bidean sariak eman zituen.
Mutualiak azken 10 urtetan laneko istripu-tasa modu bikainean murriztu duten eta jarduera-arloko urteko intzidentzia-tasa gainditu ez duten 30 langile baino gehiagoko enpresa kidetuak saritu ditu. Izan ere, laneko istripu-tasa gero eta txikiagoa dute, zero istripuko helburua lortzeko bidean aurrera doazen seinale.
Edizio honetako saridunak hauek dira:
Industria-sektorean:
- Bahia de Bizkaia Electricidad
- HEXION SPECIALTY CHEMICALS IB.


Eraikuntza-sektorean:
- ONDOAN SERVICIOS SA

Zerbitzu-sektorean:
- CEBANC SA
- Arabako Kalkulu Gunea

Ondoren, Mutualiaren XIV. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko argazki-lehiaketako irabazleen sari-banaketa egin zen. Hauek dira saridunak:
- 1. saria: Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz, «Leherketak» argazkiarengatik.
- 2. saria: Jorge Lamosa Miranda «Azken Argi Izpiak» argazkiarengatik.
- 3. saria: Carlos de Cos Azcona, «Makina artean» argazkiarengatik.
Sari-banaketa baino lehen, Laura Rosillo egon zen gurean eta Age Management: zahartze sortzailearen artea lan-arloan hitzaldi interesgarri eta entretenigarria eskaini zigun, langile adintsuen ibilbide profesionalari bultzada berri bat ematea hizpide hartuta, eta enpresako talentu aditua aprobetxatzeko, edadismoari aurre egiteko eta langile adintsuen konpromisoa lortzeko helburuarekin.
