
Donostia-San Sebastián, 2018ko uztailaren 20a
Mutualiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Segurantzaren lehen mutualitate laguntzaileak, 354.654 pertsona zeuzkan babespean 2017ko ekitaldia ixtean, eta 174 milioi euro bideratu zituen prestazio ekonomikoen onuradunentzat, ia 1,2 milioi euro erabilita, gainera, premia bereziko egoeran zeuden pertsonentzako laguntzetan.
15 zentro eta 3 ospitale propio dauzkala (azkena, Vitoria-Gasteizko erresoluzio handiko ospitalea, 2017an inauguratua), erreferentziazko mutualitatea bilakatu da langileen osasunaren zaintzan Euskadin, % 42,71ko merkatu-kuotarekin.
Mutualiak 370.950 ekintza mediko egin zituen 2017an, kontsulta eta larrialdietan itxaronaldiak, batez beste, 7 minututik beherakoak izanik, eta arreta emandako pertsonen % 95,92 gogobeterik edo oso gogobeterik agertu zirela.
Batzar Nagusia Mutualiaren Pakea klinikako areto nagusian bildu zen, eta ekitaldiko ekonomia- eta jarduera-balantzea onartu zuen; horren arabera, emaitza bateratua 13,8 milioi eurokoa izan da, eta kuoten sarrerak, 295 milioikoak. Emaitza positibo horrekin, Mutualiak sistemaren jasangarritasunean laguntzen du, Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsera 9,07 milioi bideraturik.
Urtsa Erraztik, Mutualiako presidenteak, honakoa azpimarratu zuen: “mutualitateen sektoreak une zail batzuei aurre egiten die, enpresetan absentismoak gora egin duelako, baina horrelako uneetan, hain zuzen, frogatu izan du Mutualiak egokitzeko duen gaitasuna.” Bestalde, Ignacio Lekunberrik, Mutualiako zuzendari kudeatzaileak, hau nabarmendu zuen: “hurrengo urteetarako gure erronken artean dago digitalizazioak Mutualia humanoago bat sortzeko balio izan dezan lortzea”.
Batzar Nagusiaz gain, Ezohiko Batzar bat egin zen, eta han estatutuen aldaketak onartu ziren, 35/2014 Legera moldatzeko (abenduaren 26koa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena), Mutualiaren politikaren berezko zenbait elementu gehitzeaz gain, besteak beste, gobernu-organoetan gizonen eta emakumeen presentzia orekatua sustatzea nabarmentzen dela.
Beste urte batez, Batzar Nagusiak ingurumen-neurriak jaso ditu bere diseinu eta antolaketan, Erronka Garbia metodologiari jarraituz; hain zuzen ere, prozedura horrek ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du, ekitaldiak egiteari dagokionez.
Dokumentazioa (PDF dokumentuak):
- Mutualia Txostena 2017
- 2017 Urteko Kontuak (gaz)
- 2017 Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak (Ondare Historikoaren kudeaketa) PDF Formatuan (Gaz)
- 2017 Urteko kontuen ikuskaritza-txostenak (Gizarte Segurantzaren patrimonioaren kudeaketa) PDF Formatuan (gaz)
Memoria osoa:
