
Prestazio Berezien Batzordeak, enpresen eta sindikatuen ordezkaritza duen erakunde paritarioa da, eta Gizarte Laguntzako Erreserba kudeatzen du. Azken ekitaldian, gizarte-laguntzako 485 prestazio eman ditu, guztira 899.987 euroko zenbatekoarekin; % 47,87 handitu da aitortutako laguntzen kopurua, aurreko ekitaldikoen ondoan (328), eta 302.618 euro gehiago behar izan dira (% 50,66 gehiago).
Onuradunak Mutualiarekin elkartutako enpresetan zerbitzua ematen duten langileak izan dira, hala nola Mutualiarekin bat egin duten langile autonomoak, lanbide-kontingentziak estalita dituztenak, lan-istripuagatik edo laneko gaixotasunagatik egoera berezian edo beharrean zeudenak. Prestazio horien onuradun dira, halaber, haien senideak eta eskubidedunak.
Beraz, Erakundean desgaitasunagatiko laguntzak eta behar gehiago dituen taldearentzako laguntza ekonomikoak hobetzeko Mutualiak duen konpromisoa eta inplikazioa berresten dira, hala nola bizitza-baldintzak, haien osasuna, ongizatea eta haien senideena eta zaintzaileena arindu eta hobetuko dituzten behar eta gizarte-prestazio berriak antzemateko konpromisoa.
Ikus ditzagun 2016an aitortutako gizarte-laguntzari emandako prestazio motak eta zenbatekoak (irudia gaztelaniaz):

Zenbait gizarte-laguntza berri:
Aurten aitortutako laguntza berrien artean, honako hauek azpimarratuko ditugu:
a) Programa Termala desgaitasun handia dutenentzat, haien harrera bereziagatik eta agertutako gogobetetze handiagatik. Asteburua bereziki egokitutako bainuetxean, desgaitasuna duten pertsona horientzat eta haien zaintzaileentzat, uraren sendatzeko propietateei esker eta haien egoera berean dauden pertsonekin jarduera ludikoak eginez, haien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

a) Osakirol proiektua. Osasun- eta gizarteratze-programa bat da desgaitasun fisikoa, sentsoriala, fisiologikoa edo mentala duten pertsonentzat; programa horretan, taldean partekatutako jarduera fisiko egokituaren eta esfortzuaren fisiologiaren bitartez, berregokitze funtzionalari eta gizarteratzeari laguntzen zaio, osasunaren kontzeptu orokor batetik (errekuperazio fisikoa, psikikoa eta gizarte-harremanei dagokiena).
b) Gizarte-prestazioa hildakoen seme-alabei, lan-istripuagatik edo laneko gaixotasunagatik zurztasun-pentsioen onuradun direnei aitortu zaiena, baldin eta bizi den gurasoa alarguntza-pentsioaren onuradun ezin izan denean, eta araudiak hori haiengan gehiagotzea utzi gabe. Behar bereziko egoera horietan, Prestazio Berezien Batzordeak urteko 5.000 euroko laguntza bat aitortzea onartu du, umezurtz bakoitzaren alde.
c) Laguntzak langile autonomoentzat. Lan-istripuagatik edo laneko gaixotasunagatik baja medikoa hartzen dutenean, eta ondorioz, gastuak handitzen eta beren jarduerak ekarritako sarrerak txikitzen direnenean behar berezia duen talde hori ere arreta-gune izan da. Laguntza ekonomikoek behar horiei erantzuten diete, zenbait kasutan, aldi baterako ezintasunagatik, beren sarrerak txikitzen zaizkien besteren konturako langileen kasuan bezala.
Berehalako laguntzak larritasun bereziko laneko istripu/gaixotasunaren aurrean
Gizarte Laguntzaren eskaerak tramitatzen eta kudeatzen dituen Prestazio Ekonomikoen Arloko eta Osasun Arloko profesionalen arteko koordinazio handiagoak, batik bat kanpoko baliabideen aldetik eta sortu berri den Loturako Osasun Unitatearen ospitaleratzeen berehalako jakinarazpenei dagokienez, aukera eman digu behar ekonomikoak antzemateko, eta ezbehar larrietan sortzen diren berehalako gastuei kasu egiteko. Honako hauei buruz ari gara:
- ospitaleratuta dauden pazienteen senideen joan-etorrien eta mantenuaren kostuak ordaintzea.
- ospitaleko alta jaso ondoren, hasierako errekuperazioan, ibiltzeko, janzteko, jateko eta antzeko eguneroko bizitzako jarduerak egiteko behin-behineko ezintasunagatik agindutako etxeko laguntzarako diru-laguntzak.
- senideen eta eskubidedunen tratamendu psikologikorako laguntzak.
- arkitektura-oztopoak kentzea, ondorio iraunkorren eraginez mugimendu mugatua duten pertsonen mugikortasuna errazteko; horretarako, bainugelak eta ibilgailuak egokitzen dira, haietara errazago hel daitezen, haien bizi-kalitatea hobetuko duten altzari bereziak eta ibilgailu egokituak emanez.
- prestakuntza handitzeko eta haiek berriz laneratzeko laguntzak.
| HONAKO URTEOTAN AITORTUTAKO PRESTAZIOEN XEHETASUNAK: |
2015 |
2016 |
||||
|
Kop. |
Zenbatekoa |
Kop. |
Zenbatekoa |
|||
| Arkitektura-oztopoak kentzea (etxebizitzan, atarian, bainugelan…) |
10 |
18.514 |
7 |
25.253 |
||
| Ibilgailuaren egokitzapena |
1 |
3.105 |
3 |
10.632 |
||
| Etxebizitzaren alokairua eta beste gastu batzuk (lesio larriagatiko aldi baterako ezintasunean) |
1 |
5.042 |
4 |
16.463 |
||
| Etxeko laguntza |
10 |
13.559 |
20 |
37.403 |
||
| Kirol-laguntzak (eskiatzeko aulkia, kirol-oina…) |
6 |
17.895 |
7 |
20.018 |
||
| Ibilgailu bereziak ( Scooterra, gurpil-aulkiak, konponketak eta osagarriak…) |
13 |
20.783 |
8 |
5.761 |
||
| Istripua izan eta ospitaleratutako pertsonen laguntzaileen joan-etorrietarako eta mantenurako gastuak |
44 |
23.755 |
145 |
57.828 |
||
| Altzari egokituak (Ohe artikulatua, erlaxazio-besaulkia…). |
11 |
20.442 |
12 |
32.031 |
||
| Protesi bereziak (kiroletakoak, estetikoak…) |
– |
– |
3 |
9.263 |
||
| Pentsiodunei zuzendutako laguntza ekonomikoak |
51 |
125.433 |
43 |
103.353 |
||
| Laguntzak heriotzagatik (ehorzketa-gastuak, umezurtzak eta beste egoera batzuk) |
36 |
83.278 |
38 |
121.050 |
||
| Laguntzak ikasteko (berriz laneratzea eta pertsona desgaituen edo pentsiodunen seme-alabentzat) |
75 |
147.187 |
95 |
284.557 |
||
| Beste familia-laguntza batzuk (trataera psikologikoa, gidatzeko ikastaroa…) |
3 |
3.852 |
6 |
9.985 |
||
| Laguntza programa termalerako, baliaezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handi duten pentsiodunentzat |
– |
– |
28 |
30.506 |
||
| Langabeentzako ABE laguntza |
59 |
100.250 |
47 |
79.000 |
||
| Laguntza ekonomikoa aldi beterako ezintasunean (behar bereziko egoera) |
8 |
14.274 |
19 |
56.885 |
||
| GUZTIRA |
328 |
597.369 |
485 |
899.987 |
||
Mutualiaren web-orrian Gizarte Laguntzen Prestazioen katalogoari buruzko informazio gehiago dugu, eta Prestazio ekonomikoen Ataleko gizarte-langileak, laguntzak antzematen eta kudeatzen adituak, onuradunen lekuan jarriko dira, beharrezko diren eskaerak errazteko.
