Día mundial de la seguridad y salud en el trabajo 2026 mutualia
Itzuli

Mutualiak aitortza egin die AERNNOVA, BYCAM eta GESTAMP enpresei, laneko arriskuen prebentzioan egindako lana dela eta 

Mutuak Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin du Bilbon, eta 0Bidean aitorpenak eta prebentzioko argazki-lehiaketaren XXIII. edizioko sariak banatu ditu.


Bilbon, 2026ko apirilaren 24an. Mutualiak apirilaren 28an izaten den Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin du gaur. Topaketa horretan, mutuak berriro adierazi du konpromiso irmoa duela laneko arriskuen prebentzioarekin eta lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzearekin. 

Lourdes Gondra

Lourdes Gondra Mutualiako zuzendari kudeatzaileak eman dio hasiera ekitaldiari, eta ongietorria egin die bertaratuei. Hitzaldian nabarmendu duenez, «aurtengo jardunaldia gure lan-zentroetan lan-ingurune psikosozial osasungarria bermatzean ardaztu dugu», azpimarratu nahi baita mutuek langileen zaintzan eta enpresentzako laguntzan betetzen duten funtsezko zeregina. 

Gero, «Organización psicosocial saludable: del liderazgo al cuidado» hitzaldia eskaini du Patxi Rocha prestakuntza eta coachingeko adituak. Rochak nabarmendu du zuzendariek eta erdi mailako arduradunek garrantzi berezia dutela lan-ingurune osasungarrien sustapenean, eta azpimarratu du lidergo kontziente eta taldeen zaintzara bideratua funtsezko palanka dela arrisku psikosozialak prebenitzeko eta antolakunde jasangarriagoak eraikitzeko. 

Patxi Rocha

Prebentzioko argazki-sarien XXIII. edizioa 

Ekitaldian, halaber, Mutualiak antolatzen duen Prebentziozko Begiradak argazki-lehiaketaren sariak banatu dira. Aurtengoa hogeita hirugarren edizioa izan da. Epaimahai espezializatu batek argazki hauek hautatu ditu: Equilibrio de fuerzaCelia Monge Estebanek aurkeztutakoa, eta El legado que protege el mañanaJon Basaguren Martínezek aurkeztutakoa. Bi irudi horiek nagusitu dira prebentzioaren kulturaren balioak ikuspegi artistikotik transmititzeko gaitasuna dela eta.

 

0Bidean aitorpenak AERNNOVA, BYCAM eta GESTAMP enpresei 

Ekitaldia amaitzeko, 0Bidean aitorpenak banatu dira. Mutualiak aitorpen horiek urtero ematen dizkie lan-istripuak murrizteko egiten duten lanagatik nabarmentzen diren enpresei. Aurtengo edizioan, AERNNOVA AEROSPACE SAk, BYCAM SERVICIOS EDIFICIOS E INFRAESTRUCTURAS SAeta GESTAMP SERVICIOS SAk jaso dituzte sariak, plantillen segurtasunarekin eta prebentzio-politiken etengabeko hobekuntzarekin konpromiso eredugarria izan dute-eta hiru konpainiek. 

Ekitaldi horrekin, Mutualiak laneko arriskuen prebentzioarekin duen konpromisoa berretsi du aurten ere, langileen osasuna babestea enpresek eta, oro har, gizarteak egin dezaketen inbertsiorik onena dela sinetsita.

Lotutako berriak