Mutualiak konpromiso sendoa du bide-segurtasunarekin, eta hainbatetan aritu izan da Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin elkarlanean; adibidez, 2018tik hartzen du parte Bide Segurtasunarekin Konpromisoa duten Euskal Enpresen Sarean (Innovabide).
Konpromiso horren ildotik, Mutualiak bat egin du Bide Segurtasunaren aldeko Euskal Itunarekin, eta berretsi egin du ekimen horren helburuei babesa ematen diela. Helburuon ardatza bide-segurtasuna etengabeko hobetzea eta EAEko mugikortasuna jasangarria eta segurua izatea da.
Itunarekin bat eginda, erantzukizun kolektiboan, erakundeen arteko elkarlanean eta etengabeko inplikazioan oinarritutako ikuspegi partekatua babesten du, mugikortasun seguruago, jasangarriago eta bizitzarekiko errespetuzkoago baterantz aurrera egiteko.

Bat egiteak ez dakar aldaketa esanguratsurik Mutualiaren jardueran; aitzitik, duela urte batzuk hasi zuen bidea indartzen du. 2025 baino lehenagotik darama jarduketak eta ekintza errepikariak garatzen. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: bide-segurtasuna prebentzio-planean sartzea, uhalak mailegatzea, urrutiko lana eta ordutegi-malgutasuna, ekitaldietarako autobusak kontratatzea, enpresa elkartuei informazioa eta tresnak ematea, dibulgazio-jarduerak eta tailerrak, Innovabide sarean parte hartzea eta Mugikortasunaren Europako Astea zabaltzea. Jarduketa horiek guztiak erakundearen ohiko operatiboaren parte dira, eta bat datoz itunaren helburu estrategikoekin.
Sinatzen dugun instituzio eta entitateok konpromisoa hartzen dugu Bide Segurtasunaren aldeko Euskal Ituna ezartzen eta finkatzen aktiboki parte hartzeko. Elkarlan koordinatua eta iraunkorra izango dugu, EAE seguruagoa izan dadin bidea erabiltzen duten guztientzat.
Modu berean, Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan, itunaren esparruan garatzen ditugun ekintzen jarraipena egingo dugu urtero, Mutualiak helburuak betetzen zenbateraino laguntzen duen baloratzeko.

Elkarrekin egiten ditugun jarduera zehatzen berri ematen jarraituko dugu. Hitzarmen berri hori —beste akordio batzuk ere baditugu hainbat erakunderekin— lagungarria da Mutualiak pertsonen osasun, segurtasun eta ongizaterako eskubidea bermatzeko duen helburuari dagokionez.
