
Uztailaren 4an, MADRILGO ENAGASen egoitzan, Cristina MENDIAk MUTUALIAren ordezkaritzan lan-saio batean parte hartu zuen. Gai hau aztertu zen saio horretan:
Nolakoak dira manager senior hauen zuzendaritza-portaerak?
Generación & Talento BEHATOKIAk antolatuta, jardueraren helburua hau zen:
- Belaunaldien arteko taldeen lidergoa errazten duten zuzendaritza-portaerak aztertzea eta identifikatzea
- Managerren zuzendaritza-estiloak eta -portaerak beren belaunaldiaren arabera diagnostikatzea
- Bide-orri bat diseinatzea, belaunaldi-taldeak kudeatzeko portaera mesedegarriak nola garatu zehazteko
Anfitrioi-lanak egin zituen enpresak harrera eta ongietorria egin ondoren, saioa hasi zen Behatokia unibertsitateko ikerketa-taldeekin elkarlanean egiten ari den ikerketen aurkezpenarekin; jarraian, bertaratuak hainbat taldetan banatu ziren: batzuek beren taldeetan belaunaldi berriak integratzean baby boomer belaunaldiko liderren mehatxuak eta aukerak adierazi behar zituzten, eta beste taldeek, horretarako deitu ziren aholkulariek osatuak, belaunaldi horretakoen zuzendaritza-portaerak nolakoak diren aztertu behar zituzten.
Kafearen atsedena lorategi batean izan zen, eta networkinga egiteko baliatu genuen. Horren ostean, berriz elkartu ginen jardunaldia amaitzeko; hala, datu guztiak trukatu eta aztertu genituen. Datu horiek ondorioak ateratzen lagundu zuten, eta baliagarriak izan ziren, halaber, jakiteko enpresa bakoitzak bere antolakuntzari buruz zer ikuspegi duen, belaunaldien arteko taldeak kudeatzeko portaera mesedegarriak garatzeko helburuarekin.
Saioan, batez ere, Giza Baliabide eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari eta teknikariak izan ginen, baita Belaunaldien arteko Taldeen arduradunak, EGE, Dibertsitate, Talentu arduradunak eta Lider Transformatzaileak eta beste. Guztiok genuen jakin-nahia eta Generación &Talento Behatokiak belaunaldi-dibertsitatearen alorrean proposatzen dituen ezagutza eta jardunbide egokien sarean lan egiteko gogoa.
