
Mutualia jakitun da gaur egun genero indarkeriaren alorrean dauden gizarte-arazoez eta hori prebenitzeko bidean gizarte-eragile guztiek izan beharreko inplikazioaz; hori dela-eta, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldietan parte hartuko du.
Horretarako, puntu lila ikusgai jarriko du, emakumeen kontrako indarkeriaren arbuioa erakusten baitu ikur horrek; izan ere, sentsibilizazioa oso garrantzitsua da genero-indarkeria desagerrarazteko. Mutualiak animatu egiten ditu pertsona guztiak emakumeenganako indarkeriarekiko arbuioa agertzera, udalerrietan antolatutako mobilizazioetan parte hartuta edo era horretako indarkeriaren kontrako ikurra den puntu lila erakutsita.
Gizarte-mobilizazioa eta pentsaera aldaketa dira, Mutualiaren ustez, funtsezko ekintzak genero-indarkeria desagerrarazteko; gure gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunaren ikurrik bortitzena da, eta, horregatik, Berdintasun Politikak gaitz horrekin amaitzeko funtsezko tresna direla aldarrikatzen du.
Mutualiako Berdintasun Batzordea.
