
Larunbata honetan, azaroak 18, Gasteizen, aintzatespen berri bat jaso dugu, oraingoan, Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak ematen dituen Fernando Pascual Amorrortu sarien II. edizioan. Erakundeek edo partikularrek pertsona gorren alde egindako lana saritzea dute xede.
Hala, lau kategoria bereizten dira, eta hauek jaso dituzte sariak:
Boluntariotza; José Macías Ortiz de Barrón.
Erakunde publikoak; Bilboko Udala – Gizarte Zerbitzuak.
Erakunde pribatuak; Daisalux.
Teknologia berriak eta irisgarritasuna pertsona gorrentzat; Mutualia.
Mutualiaren ordezkari izan ziren sari-banaketan Igancio Lecumberri, Víctor Echenagusia eta ZEINUKA taldeko bost kidetatik lau; Nerea Gardeazabal, Ainhoa Apestegia, Izaskun Elorduy eta Gemma Olea (Goretti Claveríak ezin izan zuen joan).

Zeinu-hizkuntzako interprete batek ere parte hartu zuen ekitaldian, eta Mutualiakoak, giroan sartuta, zeinu-hizkuntzan zuzendu zitzaizkien bertaratuei.
Gure zuzendari kudeatzaile bera ere ahalegindu zen zeinu-hizkuntzarekin, hitz pare bat eginez; esker-ematea sariagatik, eta saria Mutualian lan egiten dugun guztiei luzatutako aitortza zela. Ondoren, Izaskun Elorduyk gure helburua azaldu zuen; Mutualiaren instalazioetara datozen pertsona gorrek komunikazio-arazorik ez dezatela topa. Halaber, zeinu-hizkuntzak izaera ofiziala duela nabarmendu zuen, eta pertsona gorrek duten eskubideetatik bat dela.
Besteak ez bezalako sari-banaketa izan zen, hunkigarria, egiazkoa eta esker onekoa.
