
11 milioi euroko inbertsioarekin, 60.000 pertsonari eskainiko dizkio bere zerbitzuak
- Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen zentroa Mutualiako presidente Urtsa Erraztirekin eta zuzendari kudeatzaile Ignacio Lekunberrirekin batera. Lagun izan zituzten Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Gobernuaren ordezkari Javier de Andrés, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Lan eta Justizia sailburu María Jesús San José.
- 5 solairutan banatutako 4.500 m2-ko luze-zabalarekin, erabakimen handiko osasun-zentroaren kontzeptu berri bat da. Azken belaunaldiko ekipamendu eta teknologia du, eta lurraldeko Mutualiako 60.000 langile kideri emango dio zerbitzua.
- Mutualiak 11 milioi euro inbertitu ditu (8 eraikuntzan eta 3 ekipamenduan).
- Zentroan 100 pertsona inguruk lan egingo du.
Gasteizen, 2017ko martxoaren 22an
Mutualiaren Gasteizko (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 10 bis) laguntza-zentro eta lurralde-zuzendaritzaren egoitza berriaren inaugurazioa gaur goizean izan da. Bertan izan dira Mutualiako presidente Urtsa Errazti eta zuzendari kudeatzaile Ignacio Lekunberri, eta lagun izan dituzte Iñigo Urkullu lehendakaria, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Gobernuaren ordezkari Javier de Andrés, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Lan eta Justizia sailburu María Jesús San José.
Mutualiak egindako inbertsioa 11 milioi eurokoa da; horietako 8 eraikuntzara bideratu dira, eta 3 ekipamendura. Erresonantzia magnetikoan, ohiko erradiologian, ekografian… azken teknologiarekin hornitu dute. Gainera, kirurgia handi anbulatorioa egiteko ebakuntza-gela hornitua du, eta soil-soilik errehabilitaziorako solairu bat, gimnasio eta hidroterapiarekin.
Zentro hori erabakimen handiko osasun-zentroaren kontzeptu berri bat da. Haren helburua erantzuteko denbora txikitzea da, arreta espezializatuaren, goi-mailako teknologiaren, ospitaleratzerik gabeko kirurgiaren eta abarren bidez. Hori guztia ohiko ospitaleratzearen ordezko aukera bat da, eta, zalantzarik gabe, mutualitateko kide diren langileen arreta hobetuko du.
Eraikina Mutualiaren Arabako osasun-zentroa eta lurralde-zuzendaritza izango da. Erakundearen ondare historikoaren jabetzako aparkaleku batek hartzen zuen lursailen zati batean egin da. M. Carmen Gómez Puente eta Luis Gómez Puente arkitektoek diseinatu dute.
Hala, Mutualiak bere lehen mailako instalazioak ditu Araban, zerbitzu guztiak Gasteiz erdi-erdian bilduta.
Mutualiari buruz
Mutualia 2007an sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-segurantzako lan istripuen eta gaixotasunen hiru mutualitate garrantzitsuenak elkartu zirenean. Mutualitateak lan-istripuen, lanbide-gaixotasunen eta kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezintasunen prestazio ekonomikoak estaltzen ditu, eta enpresa kideentzako laneko arriskuak prebenitzeko aholkularitza-jarduerak kudeatzen ditu.
Mutualia Euskal Autonomia Erkidegoko lehen mutualitatea da % 45eko merkatu-kuotarekin. Araban 60.000 langile inguru babesten du.
Aurkezpen-bideoa:
Ekitaldia:
