2017/06/29
Iragan maiatzaren 29an eta 30ean, Madre de Dios Ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasleek Ercilla Klinika eta Bilboko Henaoko zentroa bisitatu zituzten. Gainera, ekainaren 13an eta 14ean, Zabalgana Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak hartu genituen Gasteizeko Bereizmen Handiko Ospitalean.
Jardunaldi horien bitartez, Mutualiak, gizarte-segurantzarekin kolaboratzen duen Euskadiko langile kidetu gehien dituen mutualitateak, Mutualia Gaztea proiektua jarri du martxan.
11 eta 13 urte arteko ikasleek hiru hilez behin Bilboko, Vitoria-Gasteizko eta Donostiako osasun-zentroetara egiten dituzten bisiten programa da, gazteak laneko arriskuen prebentzioan sentsibilizatu eta aldi berean lehen sorospeneko praktikak erakusteko helburuarekin egiten dena.
Hala, Euskadiko gazteriarekin eta hezkuntzarekin duen konpromisoa indartzen du Mutualiak, eta bere instalazioetan eskaintzen diren osasun-zerbitzuetako jarduerak ezagutarazten dizkio gizarteari.
Praktikan zehar, ikus-entzunezko materialak eta tailer praktikoak baliatuta, Mutualiaren izateko arrazoia ezagutu zuten gazteek, beren egunerokotasunari lotutako arrisku posibleen prebentzioan (eskola-, etxe- edo aisialdi-ingurunean) trebatu ziren eta lan-inguru desberdinetan ohikoenak diren babes indibidualerako ekipoak erabiltzeko ezagutzak eskuratu zituzten.
Gainera, larrialdietako zerbitzuko langileek bihotz-biriketako berpiztea irakatsi zieten ikasleei, arrisku-egoeretarako jarraibideak jakinaraziz eta bizitzak salbatzeko berebiziko garrantzia izan dezaketela kontzientziatuz.
Gero, zerbitzu sanitarioak ezagutu zituzten, tartean, larrialdi-, ospitalizazio- eta errehabilitazio-sailak, teknikak eta ekipamenduak.
Azkenik, jardunaldiak antolatzen dituzten Mutualiako lantaldeko kideek Mutuakide diplomak eman zizkieten gazte guztiei, baita oroigarriren bat edo beste ere, beren eskola-egutegian berezia den egun horrengatik.
Irrikaz gaude datorren ikasturtean talde gehiagori harrera egin eta beren kezketatik ikasten jarraitzeko!
Madre de Dios Ikastetxea
Zabalgana Eskola