Itzuli

MUTUALIAK HIRU TAILER AURKEZTUKO DITU OSALANEN BILTZARREAN

Mutualiak esku-hartze zabala izango du Osalanek Euskalduna Jauregian antolatutako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko IV. Biltzarraren baitan, heldu den azaroaren 14, 15 eta 16an. Hala, laneko arriskuen prebentziorako tresna erabilgarri eta berritzaileak aurkeztuko ditu hiru tailerretan

Azaroak 14, A4 aretoan, 15:30etik aurrera:

Tailerra: Exoeskeletoa, bizkarrarentzako lagungarri

Exoeskeletoa honela definitzen da: kanpoko eskeleto jarraitu bat, besteak beste, animalia baten gorputza estaltzen, babesten eta eusten duena; babesle funtzioa betetzen du, muskulu aparatuaren eraginkortasunerako beharrezkoa den euskarria emanez.

Oinarri horri jarraituz, merkatuan hainbat exoeskeleto mota ari dira agertzen; zertarako diseinatu den, aukera ematen dute esfortzu fisikoaren ondorioz sortutako lesio muskulueskeletikoak murrizteko edo prebenitzeko, izan jarrera behartuek edo/eta kargak edo pertsonak manipulatzeak eragindakoak.

Tailer txiki bat proposatzen du Mutualiak esfortzu fisikoaren eraginez sortutako gerri eta bizkar aldeko lesioak murrizten eta prebenitzen laguntzen duen exoeskeleto modelo batekin.

Tailerra: Ahots-eskola

Ahotsa da harreman pertsonal zein profesionaletan gehien erabiltzen den komunikatzeko tresna. Ahotsa nabarmen erabiltzeak alterazio funtzionalak sor ditzake, eta, batzuetan, lanerako ezintasunak sor daitezke.

Mutualiak eskaintzen duen tailerra urtean zehar egiten duen Ahots-eskola-ren aurrerapena da; elkarteko kide diren eta ahotsa lantresna gisa erabiltzen duten profesionalek ahots-teknika egokia erabiltzen ikasteko eskaintzen da, ahotsaren zainketa landuz, etorkizunean gerta litezkeen gorabeherak prebenitzeko.

Gai horretan esperientzia handia duen logopeda batek ematen du tailerra.

Azaroak 15, 15:30etik aurrera, A2 aretoan:

Tailerra: Adinaren simulatzailea

Pertsonok, urteak betetzen ditugun heinean, hainbat muga izaten ditugu gure zentzumenetan, hala ikusmenean, entzumenean, nola gure muskulu sisteman, indarrean edota koordinazioan.

Hori dela eta, sarri, adinean aurrera egitearen ondorioekin lotutako zentzumenen funtzioetan zein funtzio motorretan sortzen diren mugek eragindako zailtasunak simulatzen dituen atal indibidualez osatutako gailu bat erabiliz, tailerraren xedea errealitate horren aurrean sentsibilizatzea da, zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko.

 

Lotutako berriak