2020/05/06
Mutualiak inolako arazorik gabe gainditu du apirilean bere 5 ziurtagirien jarraipena egiteko eta berritzeko ikuskapena, eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren ISO 45001 ziurtagiria lortzear da, hau da, jada badaukan OHSAS 18001aren ordezkoa lortzear.
Mutualiak konpromiso irmoa du kudeaketa profesional eta eraginkorrarekin. Hori dela eta, hainbat kudeaketa sistemaren ziurtagiriak ditu : Kalitatea, Ingurumena, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Eraginkortasun Energetikoa, Informazioaren Segurtasuna, Compliance Penala, Pazienteen Segurtasuna, etab.
Gure intereseko taldeei aurkezteko bermeak dira ziurtagiri horiek. Beraz, COVID19aren ondorioz bizi dugun egoera den bezalakoa izan arren, kanpoko ikuskapenarekin jarraitzea erabaki zuen Mutualiak, ziurtagiri horietako batzuk berritu eta eguneratzeko.
Eta ikuskapenaren formatua egokitu zuen, egin ahal izateko. Hasteko, alor kritikoetako lana minimizatu nahi izan da, esaterako, Osasun alorrekoa eta Prestazio Ekonomikoen alorrekoa, une honetan beste lehentasun batzuk ditugunez, haietan zentratu ahal izan daitezen: prestazio ekonomikoak ordaintzea eta osasun alorreko jarduera egungo egoerara egokitzea.
Bestalde, arriskuak murriztu nahi izan dira, ikuskapena egiten duten kanpoko taldeek eta Mutualiako langileek ikustaldi horietan ahalik eta arriskurik txikiena izan dezaten.
Horren ondorioz, ikuskapen dokumentala egin da: AENORREN esku jarri da eskatutako dokumentazio guztia, eta bideokonferentzia bidez egin dira elkarrizketak. Gero, egoera normalizatzen denean, AENOR gure zentroetara etorriko da dena bertatik bertara egiaztatzeko eta egun hauetako ikuskapen dokumentala osatzeko.
Ikuskapenaren lehenengo fase honetan, gure sistema hauek ikuskatu ditu AENORREK: Kalitatearen Kudeaketa, Ingurumena, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Eraginkortasun Energetikoa, Pazienteen Segurtasuna, eta Infekzioak.
Ziurtagiri horien ohiko jarraipenaz gain, aurten Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren ISO 45001 (OHSAS 18001 ziurtagiriaren ordezkoa) ziurtagiriaren ikuskapena egin behar genuen lehenengo aldiz, Eraginkortasun Energetikoaren ISO 50001:2018 berrira egokitu eta Kalitatearen ISO 9001 eta Ingurumenaren ISO 14001 berritu.
Emaitzak oso positiboak izan dira: AENORREK adostasun txiki bat besterik ez du hauteman (6 ziurtagiriren ikuskapenean), hainbat puntu indartsuz eta ohar puntual batzuez gain, eta Madrilgo Zentralari proposatuko dio ziurtagiri guztiak berritzeko eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketako ISO 45001 lortzeko.