
MARTXOAREN 21ean, 18:00etan, Elgoibarko Kultur etxean, Elgoibarko Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta, jardunaldi hauek egin ziren:
Elgoibar Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasunaren alde:
esperientzia praktikoak
Erakundeen zein enpresen arloko esperientziak aurkeztu ziren. Honako hauek izan ziren hizlariak:

MARIAN GARCÍA
NAFARROAKO KONTZILIAZIOAREN ALDEKO ITUNAK. TUDELAKO UDALA
PACTOS LOCALES DE NAVARRA POR LA CONCILIACION. AYUNTAMIENTO DE TUDELA

CRISTINA MENDIA
MUTUALIAREN ESPERIENTZIA KONTZILIAZIOA ETA ERANTZUNKIDETASUNEAN.
LA EXPERIENCIA DE MUTUALIA EN MATERIA DE CONCILIACIÓN Y CORRESPONSABILIDAD

ITXASNE MARTINEZ
MURGIBE Aholkularitza Consultoría
Moderatzailea Moderadora
Hainbat girotako pertsonak bertaratu ziren, emakumeen elkarteak, Lanbide Heziketako Institutuetako ikasleak, etxekoandreak eta Elgoibarko Udaleko udal-sailetako pertsonen talde handi bat.
Saioa amaitzean, entzuleek gogo biziz parte hartu zuten, galderak eginez bai eta elkarren artean erantzunak emanez ere. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta Mutualiak bere jardunbide egokiak berriz ere zabaltzeko aukera izan zuen.
Bertaratu ziren pertsonetako batzuek ezagutzen gintuzten jadanik Mutualiara elkartutako enpresetan lan egin zutelako, eta gure esperientzia pozik entzun zuten, enpresaren beharrak ez ezik, pertsonenak ere kontuan hartzerakoan kudeatzeko beste modu bat posible dela sumatzen baitute.
