2018/04/30
Mutualiak, Laneko Arriskuen Prebentzioa hedatzeko konpromisoa hartuta, egun seinalatu hau ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatzen eta sustatzen ditu.
Aurten, kanpaina bateratua abiarazi da Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren eta Haurren Lanaren kontrako Munduko Egunaren harira, langile gazteen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta haurren lana behin betiko desagerrarazteko. Mutualiak ekimen hauek babesten ditu hezkuntza-zentroekin lankidetza-proiektuak eginez, esaterako, Mutualia Gaztea proiektua, edo Prebentziozko Begiradak argazki-erakusketak hezkuntza-zentroei lagaz.
Gainera, oroitzapenezko ekitaldi bat egin du Mutualiak; bertan, lan-estresari eta horren ondorio immunologikoei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini du Ricardo Franco Vicario doktoreak. Ekitaldi horretan bertan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko XV. Argazki Lehiaketaren sariak entregatu dira, eta 0Bidean aintzatespenak eman zaizkie laneko ezbehar-tasa murrizten modu bikainean laguntzen duten enpresei, istripu bat bera ere ez izateko helburuarekin.
Mutualiako Eragiketen zuzendari Jorge Arbaiza jaunak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Jose Antonio Carnero jaunak eta Mutualiako Prebentzio Aholkularitzako arduradun Mª Mar Crespo andreak eman dituzte sariak. Hauek izan dira saria jaso duten enpresak: Deusto Sistemas SA, Onity SL, Fosroc Euco SAU, Betico Compressors SAU eta Maristak eskola profesional industriala. Bestalde, Carlos de Cos Azcona jaunak jaso du XV. Argazki Lehiaketako lehen saria, «Kiko» argazkiarekin.
Azkenik, 8. Mutualia Sarien bi kategoriak aurkeztu dira. Laneko arriskuen prebentzioko berrikuntzarako saria eta enpresako berdintasunerako saria. Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan ikerketako, teknologia-garapeneko edo berrikuntzako proiektu bat egin dutelako nabarmendu diren enpresak aintzatetsi, ezagutarazi eta sustatu nahi ditu Mutualiak, bai eta enpresaren eremuan genero-berdintasuna sustatzeko egindako ahalegina eta jardunbide egokiak ere.