- Errelebo horrek lidergoaren jarraipena bermatuko du 2026–2030 plan estrategikoan.
- Ignacio Lekunberrik konpainian jarraituko du zuzendariondoko kudeatzaile gisa, erretiroa hartu arte.
Bilbo, 2026ko urtarrilaren 22a

Mutualiaren Zuzendaritza Batzordeak duela gutxi erabaki du Lourdes Gondra Egusquiza izendatzea mutualitateko zuzendari kudeatzaile berria. Lourdesek Ignacio Lekunberriren lekukoa hartuko du. Ignaciok azken hamaika urteetan bete du kargua, eta aurrerantzean ere erakundearekin lotuta jarraituko du zuzendariondoko kudeatzaile gisa, erretiroa hartu arte.
Zuzendaritzako buru izan den bitartean, Ignacio Lekunberrik ezinbesteko eginkizuna bete du Mutualiaren proiektua sendotzeko orduan, sektorean bereziki konplexua den testuinguru batean. Bere lidergoa, kudeaketa aurreratu eta etikoarekiko konpromisoa eta lantaldeekiko hurbiltasuna funtsezkoak izan dira mutualitatearen sendotasuna eta posizionamendua indartzeko.
Bestalde, Lourdes Gondra etxeko profesionala da; izan ere, 30 urteko ibilbidea egin du Mutualian. Hainbat erantzukizun bete ditu, eta azken urteetan Zerbitzu Korporatiboetako zuzendariaren kargua bete du. Gondra, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna (EHU), erakundea ondoen ezagutzen duten pertsonetako bat da, eta nolabaiteko jarraipena irudikatzen du pertsonengan eta kudeaketa etiko eta aurreratuan oinarritutako lidergoan.
