
2015eko ekainaren 25ean, Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuneko QH Akreditazioa lortu zuen lehenengo mutualitatea izan zen Mutualia, eta, hartara, bere kategoriako QH + IZAR 1 ziurtagiria erdietsi zuen.
2016ko azaroaren 8an, Osasunaren Garapeneko eta Integrazioko Institutuak (IDIS) beste sari bat eman zion Mutualiari: QH + 2 IZAR Akreditazioa, asistentziaren kalitatean eta etengabeko hobekuntzan egindako ahalegina eskertu nahian.

Sariak ematen dituen erakundeak mutualitateak azkenaldian lortutako sari eta ziurtagiriak hartu ditu kontuan mailaz igotzeko, hala nola, Ospitaleko Infekzioen UNE 179006 ziurtagiria, Eraginkortasun Energetikoaren UNE-ISO 50001, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarietako Urrezko Aitorpena, eta Irisgarritasunaren alorrean zentro askotan lortutako hobekuntza.
Gainera, aurretik genituen ziurtagiri eta sari guztiak mantendu izana ere funtsezkoa izan da: Kalitatearen ISO 9001, Ingurumenaren ISO 14001, Laneko Arriskuen Prebentzioaren OHSAS 18001, Gaixoen Segurtasuneko Arriskuen Kudeaketaren UNE 179003, Europako EFQM Sarietarako finalista, etab.
Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuna aitortzeko sistema da. Osasunaren Garapeneko eta Integrazioko Institutuak (IDIS) sustatzen du, Asistentziaren Kalitatearen Espainiako Sozietatearen (SECA) eta Kalitaterako Espainiako Elkartearen (EAC) lankidetzarekin.
Kalitaterako Adierazle Sintetikoan oinarritzen da, eta erakunde bakoitzak dituen ziurtagiri eta aitorpen guztiak kontuan hartuz kalkulatzen da.
Akreditazio horretara aurkeztutako erakundeek aitorpen-maila hauek eskura ditzakete: oinarrizko zigilua, QH + izar 1 (orain arte genuena), QH + 2 izar edo QH + 3 izar (akreditazioaren gehienezko maila, eta, gaur egun, 4 ospitale handik soilik lortu dutena).
Gaur egun, QH aitorpeneko maila duten osasun alorreko 80 erakunde daude (aurkeztutako 178 eskaeretatik).
Hain zuzen ere, III. edizioan, 21 erakunde berrik lortu dute akreditazioa (aurkeztutako 65 eskaeretatik), eta 4 erakundek aurretik zuten akreditazio-maila hobetu dute (Mutualiak bezala).
Mutualitateen esparruan, honakook daukagu akreditazioa:
– Oinarrizko zigilua:
- MAZ.
– QH + izar 1:
- Fraternidad-Muprespa.
- Cesma.
- Mutua Balear.
- Asepeyo (La Cartuja Ospitalea).
– QH + 2 izar:
- Mutualia
- Unión de Mutuas.
- Asepeyo (Sant Cugat eta Coslada ospitaleak).
III. edizioko sari banaketa azaroaren 8an egin zen, Madrilgo Wellington Hotelean. Mutualiaren izenean, Víctor Etxenagusia, Verónica Huidobro, Miguel Ángel Ulibarrena, Jesús Martínez eta Luis Canel izan ziren bertan.

Mota honetako akreditazioek Mutualiak asistentziaren kalitatearekiko duen konpromisoa erakusten dute, baita gure bezeroen, aliatuen eta, oro har, gizartearen aurrean izandako etengabeko hobekuntza ere.
Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu aitorpen hau ahalbidetu duten Mutualiako pertsona guztiei.
