2018/09/27
Mutualia Sarien 8. edizio honetan, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeen lankidetzarekin antolatuta, lehen aldiz saritu nahi da, modu esklusibo eta independentean, enpresek genero berdintasuna sustatzeko gauzatu dituzten jardunbide onak eta egin duten esfortzua. Horretarako, Berdintasun Saria sortu da.
Sari honetara aurkeztu ahalko dira diskriminaziozko tratua prebenitzen eta enpresan nahiz inguruan genero berdintasuna hobetzen laguntzen duten proiektu guztiak, edozein esku-hartze mota gauzatuta (prebentziozkoa, prozedurazkoa, metodologikoa, etab.)
Sariak emateko ekitaldia Osalanek antolatzen duen Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren barruan egingo da (azaroak 14, 15, 16), eta Paola de Miguelek sari honetarako berariaz egindako eskultura oparituko da.
Halaber, Prebentzioaren arloko berrikuntza sarian bezala, hautagai finalistek aurkezpena egingo dute Mutualia Sarien ekitaldian, aipatu biltzarrean, eta, horrenbestez, enpresek oihartzun eta publizitate handiagoa lortuko dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean amaituko da. Honekin batera sarien oinarriak bidaltzen dizkizuegu, eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
Dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu beharko da, honako helbidean: prevencion@mutualia.es
Zain gaituzue.