Itzuli

Mutualiaren gizarte-laguntzarako proiektuetako batek GaituzSport Saria jaso du

2016ko ekitaldian, Mutualiako Prestazio Berezien Batzordeak, programa pilotu gisa, erakundean OSAKIROL PROIEKTUA ezartzearen alde egin zuen. GaituzSport Fundazioak aurkeztu zigun proiektua, kirol-jarduera fisikoak modu aktiboan garatzeko helburuarekin, modu inklusiboan mugarik gabeko kirola sustatuz eta baita lan-istripuen edo gaixotasun profesionalen ondorioz Mutualiako enpresa bazkidetuetan desgaitasunak (fisikoak, sentsorialak, fisiologikoak, mentalak) dituzten pertsonen gizarteratzea bermatzeko helburuarekin.

 

Jarduera fisiko egokituaren berezko eskakizunetara ondo egokitutako instalazio publikoetan garatu da jarduera fisikoa, beste erabiltzaileekin batera, honako zentro hauetan:

 

•             Bilbo: San Inazioko kiroldegia (Bilbao Kirolak)

•      Donostia: Hegalak Zentroa, Hegalak Zabalik Fundazioa

•       Gasteiz: Almudena Cid Zentroa, Zuzenak Fundazioa.

 

Gizarteratzerako eta berregokitze funtzionalerako prozesuaren alde egitea izan da programaren helburu nagusia, lan fisikoaren eta esfortzuaren fisiologiaren bitartez, osasun globalaren kontzeptutik abiatuta (osasun fisikoa, sendatze psikikoa eta gizarte-harremanak); hiru dimentsio horiek eragina dute pertsona bakoitzarengan, aisialdirako denbora atsegina eskainiz Mutualiako ezindu iraunkorrei, beren gaitasun fisiko eta mentalak mantentzen lagunduz, autoestimua handituz eta gure errehabilitazioko zerbitzuetako medikuek proposaturiko mutualitateko paziente eta pentsiodunen sozializazio-prozesua erraztuz.

 

Kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan burutu da, gure hiru lurralde zuzendaritzetan, ordubeteko bi saio astean lurralde historiko bakoitzean, desgaitasunak dituzten pertsonekin kirol-jarduera fisikoko programetan esperientzia duten langileen laguntzarekin.

 

Esperientzia oso positiboa izan da, programaren onuradun izan diren pentsiodunek beraiek emandako iritzien arabera, honako esaldi hauek errepikatu dituztelarik:

 

  •          «Hobekuntza fisiko eta psikologikoa lortu ditut»
  •          «Jasandako lan-istripuaren ondoren ezin egingo nituela uste nuen ariketak egiten ditut orain»
  •         «Motibatuak gaude kirol-jarduerak egiteko»

 

Programako monitore eta koordinatzaileek ere pentsiodunek gogo-aldartean, osasun fisikoan, kirol-jardueran eta gizarte-harremanetan egindako aurrerapenen berri eman digute, aldizkako jarduera honekin eta egin beharreko obligazioekin beren konpromisoa betez.

Aipatu guztia medio, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak GaituzSport sarietako bat eman zigun ekainaren 15ean, Vitoria-Gasteizeko Artium Museoan ospatu genuen«La Noche Inclusiva – Gau Paralinpikoa» ekimenaren baitan, non Mutualia bezalako entitateen eta pertsonen lanari balioa eman zitzaion, kirol-jardueraren eta jarduera fisikoaren bitartez gizarte inklusibo baten alde egiten duten lanagatik. José Maria Echarri Campo jaunak, Mutualiako Prestazio Berezien Batzordeko kideak, eta Ignacio Lekunberri Hormaetxeak, gure Zuzendari Gerenteak jaso zuten saria, eskerrak emanez eta batzorde honek gure pentsiodunentzat hain onuragarriak diren jardueren alde egiten duen lanaren aldeko apustuaren berri emanez.

Lotutako berriak