
Ongizate emozionala gogo aldarte bat da, non pertsona bere gaitasunez ohartzen da, bizitzako presio arruntei aurre egin diezaieke, modu produktiboan eta emankortasunez lan egin dezake, eta komunitateari ekarpena egiteko gai da.
Lehenik eta behin, enpresako langileak zer egoeratan dauden jakin behar da. Enpresek zer tresna dauzkaten aztertzen du Mutualiak, gauzatu beharreko ekintzak zehazteko; gero, “Ohitura osasungarrien inkesta” egiten dugu, jarduerak eta lehentasunak ezartzeko.
Era askotako arrazoiek eragiten dituzte lanpostuko arrisku psikosozialak: lanaren antolaketa kaskarra, jazarpena, erasoa, familiarekiko kontziliazioa… Arrisku horien inguruko aholkularitza eta haiek kudeatzeko tresnak ematen ditu Mutualiak.
Enpresa guztiek izan behar dute prebentzio-plan bat lanpostuetako arriskuak ebaluatzeko eta haiekin erlazionatutako neurriak kudeatzeko (besteak beste, arrisku psikosozialak). Mutualiak, enpresako dokumentazioa prestatzeko oinarri gisa erabiltzeko eskuliburuak eta protokoloak eskaintzen ditu.
Jarduera hauetakoren bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Prebentzio Aholkularitzarekin.
Mutualia On eredua martxan jarri nahi baduzu, eskuragarri jartzen ditugun tresnak kontsulta ditzakezu: dokumentuak (eskuliburuak, fitxak), bideoak eta abar. Adibidez, tresnak, pilulak, gure kudeaketa emozionaleko eskoletako informazioa, besteak beste.