Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra egingo du, 25. urteurrena ospatzeko, datozen azaroaren 14an, 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian.
Etorkizuneko lan erronken aurrera begirako azterketa izenburupean, ekitaldiak sona handia duten 100 hizlari baino gehiago hartuko ditu, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko. Mutualiak modu aktiboan hartuko du parte, egitarauko lan-saio paralelo nahiz tailer praktikoetan jarduten. Halaber, Mutualia Sariak banatuko dira aipatu kongresuaren baitan, heldu den azaroaren 14an.
Mutualiak antolatzen ditu sariak, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeen lankidetzarekin, eta helburuak dira, batetik, berdintasunaren sustapena, eta, bestetik, laneko segurtasuna eta osasuna.8. edizioa da oraingoa, eta berrikuntza gisa, bi kategoria desberdin sarituko dira: Berrikuntza Saria, Laneko Arriskuen Prebentzioan eta Berdintasun Saria. Horrez gain, aurtengo beste berritasunetako bat da bi kategorietako hautagai finalistek proiektuen aurkezpena egingo dutela Mutualia Sarien ekitaldian, datorren azaroaren 14an, eta enpresa irabazleak epaimahai profesional batek eta Mutualia Sarien ekitaldira bertaratutako publikoak hautatuko dituztela, boto misto bidez.
