2018/09/27
Urriaren 15ean hautagaitzak aurkezteko epea amaituko da. Aurten, hautagai finalistek aurkezpena egingo dute Mutualia Sarien ekitaldian, Osalanek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren barruan.
MUTUALIA SARIEN 8. EDIZIOAREN azken txanpan gaude. Sariak MUTUALIAk antolatzen ditu, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeen lankidetzarekin, eta helburuak dira, batetik, berdintasunaren sustapena, eta, bestetik, laneko segurtasuna eta osasuna.
Sariok bi urterik behin egiten dira, eta, aurten, berritasun modura, bi kategoria desberdin izango ditu:
Berrikuntza saria, laneko arriskuen prebentzioan
Asmoa da, maila bakoitzeko sari hauen bitartez, Mutualiako kide diren enpresa nahiz langile autonomoen lan nabarmengarria publikoki aitortzea, hedatzea eta sustatzea: laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuak, garapen teknologikoa edo berrikuntza, edota genero-berdintasuna sustatzeko asmoz enpresetan egindako esfortzua eta jardunbide onak.
Aurtengo beste berritasunetako bat da bi kategorietako hautagai finalistek aurkezpena egingo dutela Mutualia Sarien ekitaldian, Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren barruan, eta, horrenbestez, enpresek oihartzun eta publizitate handiagoa lortuko dute. Biltzarra Osalanek antolatuko du 2018ko azaroaren 14an, 15ean eta 16an.
Azkenik, Mutualia Sarietako enpresa irabazleak epaimahai profesional batek eta Mutualia Sarien ekitaldira bertaratutako publikoak hautatuko dituzte, boto misto bidez. Epaimahai profesionalaren balioa % 60koa izango da, eta ekitaldira bertaratutako publikoarena, berriz, %40koa. Epaimahaikideak, kategoria bietarako, gure oinarrietan daude zehaztuta.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean amaituko da. Honekin batera, sarien oinarriak bidaltzen dizkizuegu, eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
Berrikuntza Prebentzioan Saria – Inprimakia
Berdintasun Saria – Inprimakia
Dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu behar da, honako helbidean: prevencion@mutualia.es
Zain gaituzue.