
1. Itxarote-denbora.
Medikuntza, harritzekoa den arren, arreta pertsonala zailtzen duen eragilez inguratuta dago: teknologia, txandakako lana, profesionalen txandakatzea, pazientearen arreta hainbat espezialisten artean egitea, lanaren antolaketa eta eraikinen egitura; denak bultzatzen gaitu pertsonari, izaki den heinean, behar den garrantzia ez ematera.
Mutualiak erronkari aurre egin nahi dio, eta horregatik, 2015-2017 Plan estrategikoan gizatiartze-plana garatzeko helburua ezarri du.
Osasun-eremua gizatiartzeko planaren lehenengo pausua Zerbitzua guregana datorren pertsonari Zuzentzea da; zerbitzua emango diogun erabiltzaileari zuzentzea. Ildo horretatik gure helburua ondorengoa izango da: pertsonak behar duena ulertzea, bere larruan jartzea, eskatzen duenari erantzuna ematea. Eta Mutualiara datozen pazienteek jasotzen duten asistentziari plus hori gehitzeko erabiliko ditugun erremintak sentsibilitatea, ulerkortasuna, hurbiltasuna, informazioa, laguntza, konfiantza, segurtasuna eta enpatia izango dira.
Asistentzia gizatiartzeko giltzetako bat itxarote-denbora da. Horrez gain, gure eskuetan ditugu beste giltza batzuk ere: informazioa, gure mutualistentzako instalazio ezin hobeak eta teknologia aurreratua.
Zentzu horretan 2015-2017 Plan estrategikoan ezarri da batezbesteko itxarote-denbora 8 minutuetatik beherakoa izan behar dela. Itxarote-denboraren adierazleak pazienteari aurretiko zitan eman zaion ordua eta arreta eman zaion arteko denbora neurtzen du; edo larrialdia den kasuetan ,lehenengo asistentzia jasotzera iritsi den ordutik arreta eman zaion arteko denbora neurtzen du.
2015eko lehenengo seihileko datua 8,59 minutuko batezbesteko itxarote-denbora izan da (kontrolatutako 65.000 asistentzien artean): programatutako kontsultak 8,17 minutu eta 10,04 minutua larrialdietan.
Aipagarriak dira Gernika, Llodio, Eibar, Azkoitia eta Madrileko LARRIALDIETAKO batezbesteko itxarote-denborak: 3 minutu baina gutxiago. KONTSULTETAN, ordea, aipagarriak dira Basauri, Gernika, Madrid eta Azkoitiko batezbesteko itxarote-denborak: 3 minutu baina gutxiago.
