
Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak (LSHIN) infografia eta bideo batzuk eman ditu argitara bizitza osasuntsuari dagozkion ohiturak sustatzeko.
Azken urteotan, laneko osasunaren ikuspegi orokorrago bat joan da zabalduz; ondorio batera iritsi da: ez da posible edo oso zaila da lanean bizitza osasuntsu bat izatea, esparru horretatik kanpora izan gabe, eta alderantziz. Hori dela eta, gero eta enpresa eta instituzio gehiago ari da haien langileek osasuna eta ongizatea sustatzera bideratutako denetariko jarduerak egiten. Zeregin horretan laguntzeko, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak haien eskura uzten du hainbat infografia eta bideo dibulgatzaile elikadura osasungarriari buruz, laneko jarrera desegokiei buruz, loaren higieneari eta egoneko bizitzari buruz.
Hurrengo estekan dituzu eskura material horiek.
Langileen osasuna eta ongizatea sustatzeko erabilgarri izatea espero dugu.
