2016/09/29
Ezagutzen al duzu Mutualiaren campus birtuala?
Campus birtuala laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako hainbat gairi buruzko hezkuntza-jarduerak egiteko plataforma bat da. Guztiak ere kostu osagarrik gabe.
Helburua laneko arriskuen prebentzioari buruzko ezagutzak eta sentsibilizazioa zabaltzea da. Horretarako, enpresa kidetuetako langileei eta autonomoei jarduerak egiteko aukera eman nahi zaie. Lana errazteko, ez dute aurrez aurreko saioetara joan beharko, online gauzatu baititzakete. Zalantzak sortzen bazaizkie, gainera, tutore batek argituko dizkie.
Zer hezkuntza-jarduera aurki ditzaket campus birtualean?
Campusak askotariko jarduerez osatutako katalogo bat eskaintzen du, zure beharretara ondoen egokitzen dena hauta dezazun. Oro har, oinarrizko ikastaroak (ostalaritzarako, bulegoetarako, ile-apaindegietarako, eta abarrerako), prebentzioaren kudeaketarekin lotutakoak (jardueren koordinazioa, istripuen ikerketa, etab.) edo arrisku zehatzei buruzko ikastaroak aurki daitezke. Azken horien artean daukagu, adibidez, arrisku psikosozialei buruzkoa.
Nola sar naiteke campus birtualera?
Oso erraza da: gure webguneko prebentzioaren sailean sartu besterik ez duzu egin behar. Campusari eta sartzeko moduari buruzko informazioa aurkituko duzu. Begiratu eskaintzen ditugun jarduerak, hautatu zuretzat interesgarrienak direnak eta eman izena.
Anima zaitez!