Prebentziora enfokatzeak saria dauka. Guztira, 3.000 euro banatuko dira.
Parte hartzeko epea zabalik izango da otsailaren 1etik martxoaren 15era bitartean, eta 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, hala argazkilari amateurrek nola profesionalek
Prebentzio Aholkularitzak Mutualiaren Prebentzio Begiradak lehiaketaren edizio berri bat jarri du abian. Lehiaketa horren helburua da gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruan, guztien artean lan-ingurune seguru eta osasungarriagoak sor ditzagun.
Aurtengoan, lehiaketa soilik argazki modalitatean ardaztuko da, eta bi sari emango dira:
- Argazki onenaren saria, 2.000 eurokoa
- Bigarren argazki onenaren saria, 1.000 eurokoa
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko lanak aurkeztu beharko dira, batik bat Espainiako errealitatean oinarrituta eta bertako balioak nabarmenduta, eta arrisku-egoerak zein jokabide egokiak irudikatuta (azken horiek balorazio positiboa izango dute).
Argazkiak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 15ean amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia apirilean jakinaraziko da, 2026ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldian.
Lehiaketan parte hartzea doan da eta oinarriak onartzea dakar berekin.
Argazkiak miradasdeprevencion@mutualia.eus helbide elektronikoaren bidez helaraziko zaizkio MUTUALIAri, eta honela identifikatuko dira: ABIZENA_IZENA_ARGAZKIAREN IZENBURUA.
Erregistratzeko inprimaki bana bidali beharko da argazki-fitxategi bakoitzeko, irudian ageri den arrisku-egoera edo jardunbide egokia azalduta. Inprimakia MUTUALIAren webgunean eskuragarri egongo da (www.mutualia.eus).
Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera. Prebentziora enfokatzeak saria dauka.
ANIMATU ETA HARTU PARTE!
