2016/09/29
Honi atxikita, Estatuko Aldizkari Ofiziala eskaintzen dizuegu, zeinean langabeziagatiko babesa agortzen duten pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko PREPARA programaren indarraldia 2017ko otsailaren 15era arte luzatuko dela argitaratu baita. Orain arte, 11 aldiz luzatu da.
Programa honen helburua iraupen luzeko langabeen edo familia-zamak dituzten langabeen enplegagarritasuna hobetzea da. Ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa edo sorospenen bat agortzen duten pertsonei zuzenduta dago. Haientzat, Enplegu Zerbitzu Publikoek onuradun bakoitzaren ezaugarrien araberako laneratze-ibilbide pertsonalizatuak egiten dituzte, 6 hilabeterako.
Gainera, laguntza ekonomiko osagarri bat ere kontuan hartzen da, hilean 400 eurokoa. Programa aldatu zenetik, 2012ko abuztuan, kopuru hori 450 eurokoa da familia-zama duten onuradunentzat.
PREPARA jasotzen duten pertsonek honako honetarako eskubideak dituzte:
Horrekin, helburu bikoitza betetzen da:
PREPARA Plana 646.790 pertsonarentzat izan da onuragarria 2011ko abendutik.
77.565 langabe baino gehiagok atera dio onura familia-zama dutenentzat 400 eurotik 450 eurorako igoerari (2012an onartua).
PREPARA 2012ko abuztuan aldatu zen, ordura arte indarrean egon zen programa ebaluatu ondoren. Ebaluazio horrek muga batzuk agerian jarri zituen. Muga horiek haren eraginkortasuna indartzea eta laguntzak beharrizan handieneko egoerekin ahalik eta gehien lotzea eskatzen zuten.
Hori dela eta, 2012ko abuztuko programa-aldaketa, onuradunentzako enplegu-zerbitzu pertsonalizatuak indartzeaz gain, laguntzak lan-merkatura itzultzeko zailtasun handien duten horietan ardazteko aukera ematen ari da.
PREPARAk, automatikoki, 6 hilero luzatzen jarraituko du, langabezia % 18ra jaisten den arte. Hala onartu zuen Gobernuak joan den apirilean, Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkurak bermatutako erabaki batean.
PREPARA ONURADUNAK 2011KO ABENDUTIK 2016KO UZTAILERA |
|
AUTONOMIA ERKIDEGOA |
ONURADUNAK |
ANDALUZIA |
160.757 |
ARAGOI |
13.735 |
ASTURIAS |
12.192 |
KATALUNIA |
80.636 |
CEUTA |
2.349 |
GAZTELA ETA LEON |
29.017 |
GAZTELA MANTXA |
44.049 |
VALENTZIAKO ERKIDEGOA |
78.227 |
EXTREMADURA |
24.755 |
GALIZIA |
34.310 |
BALEAR UHARTEAK |
8.590 |
KANARIAR UHARTEAK |
47.320 |
ERRIOXA |
3.378 |
MADRIL |
53.732 |
MELILLA |
1.384 |
MURTZIA |
27.062 |
NAFARROA |
5.952 |
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA |
12.162 |
KANTABRIA |
7.183 |
ORO HAR GUZTIRA |
646.790 |