2019/07/03
Ekainaren 19an, Miramar Jauregian, EHUren uda-ikastaro hau egin zen: “Psikiatria komun edo arineko prozesuetan aldi baterako ezintasuna modu zuzenean kudeatzeko tresnak”, GT3 lantaldeak antolatutakoa; lantalde horrek Mutualia, Ikuskatzailetza Mediko eta Osakidetzako medikuak eta arduradunak barne hartzen ditu.
Ikastaro horren bitartez, hiru lurraldeetako KAABEko langile askok 2018. urtean diagnostikoek eragindako bajei buruzko lehen mailako arretarako unitateen araberako mapa geografikoa ikasi zuten. Mapa hori lehen aldiz egin zen urte horretan, eta epidemiologi patroiren bat aztertzea ahalbidetuko du. Izan ere, bitxia bada ere, hainbat gune daude, hala nola Bilbo, eta, bertan, horrelako prozesuek eragindako bajei buruzko datuak laukoiztu egiten dira.
Gainera, ikastaroak erakutsi zuen adimen-osasuneko patologiek eragindako bajek, nahiz eta maiztasunari begira bigarren lekua bete —patologia muskuloeskeletikoen atzetik—, patologia guztien % 14,47 osatzen dutela Euskadin, bai eta iraupen handiena dutela ere patologia onkologikoen artean. Adierazi zen legez, horrek esan nahi du bi milioi baino gehiago gastatu zirela lanegunetan 2018an Euskal Autonomia Erkidegoan, gaixotasun mentalei dagokienez betiere.
Horrelako bajen inguruan eta, bereziki, baja horiek azken urteetan izandako gorakada esponentzialen inguruan Osakidetzak aurreko jardunaldian eskainitako datuak kezkagarriak dira, gorakada horiek % 10ekoak izan baitziren 2014an, eta % 14,47koak, berriz, 2018an; dirudienez, gora egiten jarraituko dute.
Hitzaldia eztabaida batekin amaitu zen, eta, bertan, parte-hartzaileek hainbat ikuspuntu eman zituzten. Guztiek adierazi zuten beharrezkoa dela jarduketa-aliantzak sortzea, zergatiak aztertzeko eta konponbideak aurkitzeko.