2017/09/08
“jarduera aldatu” eta “hurrengo urterako estaldura-datuak aldatzeko eskaera”.
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak RED sistemak eskaintzen dituen aukerak handitu ditu; horrela, online funtzionalitate berriak diseinatu ditu, eta, horiei esker, hurrengo urterako jarduerak eta aldi baterako ezintasunen, lan-istripuen eta jardun-uztearen estaldurak aldatu daitezke Norberaren Konturako Langileen Erregimen Berezian (aurrerantzean, RETA).
Funtzionalitate berri horiek RED zerbitzuen barruan egongo dira, eta baimendutako erabiltzaileek bakarrik izango dute sarbidea, Gizarte Segurantzako webgunearen bidez.
Funtzionalitate horiek erabiltzeko aukera izateko, erabiltzaile horrek baimena izan beharko du RED sisteman sartzeko, eta, gainera, langile autonomoaren afiliazio-zenbakia izan beharko du.
Jarduera aldatu. Zerbitzu honen bidez, alta ematean jarduera ekonomikoa gaizki jarri bada edo alta eman ondoren jardueraz aldatu bada, jarduera hori zuzentzeko aukera dago; hori bai, epearen barruan egin beharra dago. Aldaketak indarrean egongo dira aldaketak egiten diren hilabeteko lehen egunetik aurrera. Bestelakorik nahi izanez gero, Gizarte Segurantzako Administrazio batean eskatu beharko da.
Estaldurak aldatu. Funtzionalitate berri hau RED sisteman agertuko da, Online Inskripzioa Afiliazioa atalean; “Hurrengo urterako estaldura datuak aldatzeko eskaera RETAn” du izena. Funtzionalitate horri esker, aldi baterako ezintasunen, lan istripuen eta jardun-uztearen estaldurak aldatu daitezke RETAn, RED sistemaren bidez.
Estaldura datuak aldatzeko eskaera urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean egin beharko da, zerbitzu honen bidez. Izapideak amaituta, eskaeraren egiaztagiri bat helaraziko zaio erabiltzaileari, hala nahi izanez gero.
Erantsitako gidaliburuetan, RED sistemako erabiltzaileek aplikazio berri hauek erabiltzeko jarraitu beharreko pausoak ikus daitezke, modu laburtuan eta hizkera ulerterrazean.