
Datorren irailaren 17tik aurrera jada ezin izango da SILCON ziurtagiria erabili, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen ondorioz. Era berean, gogorazi nahi dugu 2016ko uztailaren 1etik SILCON ziurtagiriak jaulkitzeari utzi zaiola, nahiz eta oraindik existitzen diren ziurtagiriak irailaren 17ra arte berritzeko aukera dagoen, iraungita egonez gero.
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak jaulkitako Pertsona Juridikoen ziurtagiriei dagokienez, joan den ekainaren 6tik ez dira jaulkitzen.Haien ordez, Diruaren eta Zerga zigiluaren Fabrika Nazionalak kategoria horren barruan hiru ziurtagiri desberdin jaulkitzen ditu:
1- Pertsona Juridikoaren ordezkariaren ziurtagiria
2- Administratzaile bakarraren edo solidarioaren ordezkariaren ziurtagiria
3- Nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagiria
Ekainaren 16tik ziurtagiri horiek erabil daitezke Gizarte Segurantzako Egoitza Elektronikoaren zerbitzuetan, lehen «pertsona juridikoaren ziurtagiriaren» bidez sartzeko aukera zegoen horietan.