
Sendagrup eta Ekografiaren Espainiako Sozietatearen lankidetzarekin, ekografiak lokomozio-aparatuko lesioen diagnostikorako eta tratamendurako egindako ekarpena jorratuko du Mutualiak.
Edizio honetan, osasun-arloko 150 profesional baino gehiago elkartzeko topagunea izango da ikastaroa. Parte-hartzaileak alor hauetako adituak izango dira: laneko medikuntza, kiroleko medikuntza, traumatologia, erradiologia, lehen mailako arreta, eta lesio muskuloeskeletikoei, artikularrei eta tendinosoei loturiko beste espezialitate batzuk.
Kongresu teoriko eta praktikoa izango da, eta Mutualiako Pakea Klinikako Traumatologia Zerbitzuak zuzendu eta koordinatuko du. Bertan, ekografiak lesio muskuloeskeletikoen tratamendurako eta diagnostikorako egindako ekarpena landuko da, baita ultrasoinuen gaineko hainbat teknikaren aplikazio praktikoa eta ezagutza aurreratua ere.
