
Jardunaldi honetan, azalduko dugu zein irizpide erabiltzen ditugun zehazteko lesio bat edo lan-ingurunearekin lotutako eragozpen fisikoren bat laneko kontingentzia den edo ez den.
Laneko istripu eta gaixotasun profesional kontzeptuen definizioan sakonduko dugu.
Alta medikoak berrikusteko prozedura zertan datzan azalduko dugu.
Kontingentzia zehazteko espedienteez hitz egingo dugu.
Bukatzeko, zalantzako kasuen inguruko hainbat kasu praktiko aurkeztuko ditugu, aurrez azaldutako kontzeptuak hobeto ulertzen laguntzeko.
Eguna: Ostirala, urtarrilaren 13a.
Ordutegia: 09:00-10:15
Lekua: Bilbo- Mutualia, Henao kaleko 26.a
