
MUTUALIA gonbidatu zuten Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioan, Madrilen, egindako jardunaldira
Badirudi «Wellness» kontzeptua modan dagoela, baina ez da berria. Ongizate orokorrarekin loturiko programak duela ia mende bat existitzen dira, baina 1970eko hamarkadako azken urteak arte, ez ziren hedatu.
Irailaren 20an, «Welness Korporatiboaren Iraultza» jardunaldia egin zen Madrilen, Gympassek antolatuta. ORH izan zen partner nagusia, eta Asociación Centro de Dirección de RR.HH.elkartearen, Directivos & Dirigentesplataformaren eta Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren babesa izan zuen. Gympassek Wellness Korporatiboaren eboluzioa azaldu zuen –sortu zenetik, gaur egunera arte– infografia bidez.
Jardunaldian zehar, hainbat hizlari esanguratsuk parte hartu zuten:
- Aída Casanova, Adeccoko Laneko Klimaren arduraduna.
- Francisco Charfolé, Orange Españako Prebentzio Zerbitzuko arduraduna.
- Manuel Palencia, Mahou-San Migueleko (FEE enpresa) Ongizate Fisiko eta Osasun Programen buru; garagardo-enpresaren kasu arrakastatsuaz aritu zen. .
- Francisco López, Europea Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak eta Fisioterapia Fakultateko Dekanoa.
- Javier Calderón, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko Enpresa eta Erakundeen zuzendaria.
- Enrique Arce, Compensa Capital Humanoko Aniztasun eta Kontziliazio Zerbitzuetako zuzendaria.
Ekitaldiak interes handia piztu zuen, Wellness Korporatiboaren azken joerak, ikerketak eta kasu arrakastatsuak aurkeztu baitziren, adibidez:
- langileen ongizatean, jarduera fisikoak duen garrantzia;
- konpainian Wellness Korporatibo programa bat ezartzen ikastea.
LANGILEEN WELLNESS LEHENTASUNAK
1.- Lan malgua, laneko bizitza eta bizitza pertsonala uztartu ahal izateko
2.- Osasun-asegurua
3.- Aparteko orduak murriztea
4.- Ariketak egiteko aukera
5.- Janari osasuntsua lortzeko erraztasuna
6.- Osasun- eta nutrizio-aholkuak