
2017ko kotizazioko gehienezko eta gutxieneko oinarriak
Diputatuen Kongresuak baliokidetu egin du, besteak beste, gizarte-alorreko premiazko neurriak hartzen dituen abenduaren 2ko 3 /2016 Errege Lege Dekretua, gizarte-alorrean honako neurriak ezarrita 2017. urterako:
- Kotizazioko Gehienezko Muga (KGM) eta kotizazioko gehienezko oinarriak gaurkotzea; 2016ko balioekiko, %3 areagotuko dira (kotizazioko gutxieneko oinarria 954,55 eurokoa izango da, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata –LGS–%8 igo izanagatik, eta gehienezko oinarria 3.751,26 eurokoa izango da, aipatutako moduan, oinarria %3 igo izanagatik).
- Lege-aurreikuspen bat gehitzea; horren arabera, Gehienezko Mugaren (GM) eta kotizazioko gehienezko oinarrien eta horretan eragindako pentsioen gehienezko mugaren hazkundeek zorrotz jarraituko diete horren harira Toledoko Itunaren Hitzarmenen Ebaluazio eta Jarraipenerako Batzorde Parlamentario Iraunkorrak egindako gomendioetara eta eztabaida sozialaren markoan adostutako hitzarmenetara.
- Gobernuari eskatzea 2017ko LGSren balioan 2016ko baliarekiko %8ko hazkundea ezartzea.
2017ko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata
Ekitaldi honetarako LGS finkatzen duen abenduaren 30eko 742/2016 Errege Dekretua; hauxe da Dekretuaren laburpena:
- 23,59 euro/egun edo 707,70 euro/hilabete edo 9.907,80 euro/urte finkatu da.
- Aldi baterako edo sasoiko langileen kasuan, enpresa bakar bati 120 egunetik gora zerbitzua ematen badiote, LGS ezin da inola ere 33,51 eurotik beherakoa izan jardueran egindako legezko jardunaldi bakoitzeko.
- Kanpo-araubidean, orduka lan egiten duten etxeko langileak: 5,54 euro lan egindako ordu bakoitzeko.
- LGSren zenbatekoa %8 igo denez, legezko aldeek zenbateko berriak aplikatzea adostu ezean, 2017an 2016ko balioa aplikatzen jarraituko da, oinarrizko soldataren edo soldata-gehigarrien zenbatekoa edo hazkundea zehazteko erreferentzia gisa LGS erabiltzen duten eta Errege Dekretu hau indarrean sartu den datan indarrean dauden hitzarmen kolektiboetan. Hitzarmen horien indarraldiak 2017a gainditzen duenean, kontrakoa adostu ezean, hurrengo urteetarako LGSren zenbatekoaren balioa 2016koa izango da, Europako Banku Zentralaren inflazioaren helburuaren arabera areagotuta; hori ez da eragozpena izango hitzarmen kolektiboan ezarritako soldata txikiagoak aldatzeko eta urteko zenbaketan une bakoitzean indarrean dagoen LGSren zenbatekoak aldatzeko, aipatutako zenbatekoak jasotzeko beharrezko zenbatekoari dagokionez; horren haritik, aplikagarriak izango dira konpentsazioari eta xurgapenari buruzko arauak.
- Indarraldia: 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra.
