Osasun arreta gertukoa eta kalitatezkoa eskaini nahi dizugu. Garrantzizkoena zure osasuna da, horregatik gure osasun lan-taldea eta osasunari lotutako teknologiarik puntakoena jartzen dizkizugu eskura. Hasiera-hasieratik gure medikuetako batekin jarriko zaitugu harremanetan, osatze prozesuan bidelagun izango duzuna. Gainera, ospitalizazioa gertatzen den unetik beretik erizain bat edukiko duzu alboan, eta behin alta jasota, harremanetan jarraituko du zurekin sor dakizkizun beharrei erantzuna emateko. Halaber, berehalako arreta jasoko duzu gure zentro guztietan, izan ere, gure itxarote denborak oso murritzak baitira. Egunetik egunera hobetze lan horretan dihardugu zugana gerturatzeko. Hauek dira gure egitasmoetako batzuk:
Aitzindariak gara pazienteen segurtasunaren estrategian. Kalitatezko arretaren giltzarritzat hartzen dugu, eta estrategia honek, hain justu, osasun arretak eragin dezakeen oinazea edota sor litzakeen kalteak murriztea du helburu. Horretarako, neurri jakinak ezartzen ditugu zenbait alderditan, esaterako, infekzioen kontrolean, botiken erabilera seguruan, eta ekipoen eta jarduera klinikoaren segurtasunean. Ildo honetan, Pazienteen segurtasun-gertakariak jakinarazteko formularioa jartzen dugu zure eskura. Anonimoa eta konfidentziala da eta helburua da Mutualian artatutako pertsonen segurtasuna hobetzea, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz edo horien eraginak murriztuz.
JAKINARAZI PAZIENTEEN SEGURTASUN-GERTAKARI BERRIA
JAKINARAZPENAREN EGOERA ZEIN DEN IKUSI
Mutualia lehen mutua izan zen AENOR-ekin “Pazienteen Segurtasunerako Arriskuak Kudeatzeko Sistemaren UNE 179003 ziurtagiria” eskuratzen 2013. urtean. Eta 2016.ean, berriz, “Osasun Laguntzarekin lotutako Infekzioak Prebenitu eta Kontrolatzeko Sistemaren UNE 179006 ziurtagiria” eskuratu zuen Estatuko lehen erakundea izan ginen. Ezagutu gure ziurtagiriak.
Zure eskura jartzen dugu Euskadiko laguntza-sare handiena: 3 ospitale Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban eta 12 laguntza-zentro, berehalako arreta, gertukoa eta kalitatezkoa bermatzeko.
Gaixotasun arrunta eta laneko istripua artatzen ditugu Mutualiaren zentroetan (urgentziak eta kontsultak). Horietatik 9k Errehabilitazio zerbitzua eskaintzen dizute, sarrera ahalbidetu eta joan-etorriak ekiditeko. Horrez gain, berehalako arreta bermatzen dizugu gure zentro guztietan, batez beste 6 minutuko itxarote denborarekin.
Zauden lekuan zaudela artatuko zaitugu, izan ere, gurean ez ezik, Mutualiaren osasun zerbitzuak hainbat lekutan jaso ditzakezu beste mutua nahiz erakundeekin dauzkagun elkarlanerako akordioei esker. Ikusi zentroak.
Osasun arreta eskaintzen diegu lana dela eta denboraldi baterako atzerrian jardun behar duten langileei. Informazioa zabaldu nahi izanez gero, kontsulta ezazu Mutualiaren Informazio gida-Lan Istripua Atzerrian.
Lan-istripua izan baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin 900 50 60 70 telefonoan (24 ordu).
Istripua atzerrian gertatu bada, laguntza eskatzeko telefono-zenbaki honetara deitu beharko da: + 34 94 425 63 98 eta medikuek jarraibideak emango dituzte.
Hemen azaltzen dizugu pausuz pausu zer egin lan-istripu baten aurrean.
Etengabeko berrikuntzan gaude murgilduta. Zure eskura jartzen dugu osasun teknologiarik puntakoena:
Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.
OK