Itzuli

Berriak: 2/2022 Errege Lege-dekretua

Otsailaren 22ko 2/2022 Errege Lege-dekretuari buruzko informazioa.

Horren bidez, premiazko neurriak hartzen dira langile autonomoak babesteko, enplegua babesteko egiturazko mekanismoetara igarotzeko, eta La Palma uharteko ekonomia eta gizartea leheneratzeko, eta, era berean, luzatu egiten dira zaurgarritasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko zenbait neurri. BOEn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

BOEtik nabarmendu dugu, desagertu egin direla lanarekin bateragarriak diren jarduera eteteagatiko prestazioak, salbu eta eteteagatiko ezohiko prestazioak, baldin eta COVIDaren ondoriozko kausengatik ixtera behartuta badaude oraindik indarrean dagoen administrazioaren ebazpenaren ondorioz.

BOE honetan, berritasun interesgarriak daude; esate baterako:

  • 2022ko martxoaren 1etik aurrera, luzatu egingo da JARDUERA BEREZIA ETETEAGATIKO PRESTAZIO EKONOMIKOA JASOTZEKO AUTONOMOEN eskubidea, BALDIN ETA JARDUERA ORO ETETERA BEHARTUTA BADAUDE, ADMINISTRAZIO ESKUDUNAK EBAZPENA EGIN DUELAKO, COVID-19AREN BIRUSA HEDATZEARI EUSTEN LAGUNTZEKO NEURRI GISA (2. art.).
  • Otsailaren 28az geroztik jarduera berezia eteteagatiko prestazioa jasotzen zuten autonomoen KOTIZAZIO SALBUESPENAK luzatzea, BETIERE, ALTAN BADAUDE 2022/06/28RA ARTE (1. art.).
  • 2022ko ekainaren 30era arte luzatzen da martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 6. artikulua, MECUIDA Plana arautzen duena (Hirugarren xedapen gehigarria).
  • (Seigarren xedapen gehigarria). LANGILEEN ESTATUTUKO 37.6 ARTIKULUKO LANALDI MURRIZKETA BERRIZ ESKATZEKO AUKERA, minbiziak edo bestelako gaixotasun larri batek eragindako norbere karguko adingabeak zaintzeko, ospitaleratze edo tratamendu jarraituan (adingabeen zaintza), baldin eta soilik adingabeak 18 urte bete dituela-eta iraungi bada eskubidea.
  • Jarduera eteteagatiko prestazioa langile autonomoentzat, baldin eta jarduera eten behar izan badute La Palmako Cumbre Vieja eremuan erregistratutako SUMENDI ERUPZIOAREN ondorio zuzen gisa (Bederatzigarren azken xedapena).

Lotutako berriak

Mutualiaren titulartasuneko webgune honek soilik helburu teknikoa duten norberaren cookieak erabiltzen ditu, eta ez du erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik jasotzen ez lagatzen, horien baimenik izan ezean.

Nolanahi ere, hirugarrenen webguneetarako estekak daude, eta horiek ez dute zerikusirik mutualitate honen pribatutasun-politikekin; webgune horietara sartzean erabaki ahal izango duzu horiek onartu edo ez.

ONARTU

Gure COOKIEEN POLITIKA kontsultatu dezakezu, hemen klik eginez