
Apirilaren 1ean, 2015eko kanpainako Bonus pizgarriaren eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Jarraian, pizgarri horretara jotzeko beharrezko betekizunak gogoraraziko dizkizuegu.
Arauetan aldaketarik izan da?
Alde batetik, Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen araubide juridikoari dagokionez Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 35/2014 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du gobernuak, urtebeteko epean, Bonus pizgarrien sistema arautzen duen araudia eguneratuko duela, pizgarria eskatzeko, aitortzeko eta ordaintzeko prozesua eta ezbeharren portaera helburu duen sistemaren ezarpena bizkortzeko eta sinplifikatzeko.
Gaur, ez dakigu zer aldaketa-mota ezarriko den indarrean dagoen Bonus pizgarrien sisteman, ez eta horiek aurtengo kanpainan eragina izango duten ere, baina, hura hasteko egun gutxi geratzen direla kontuan hartuta, espero dugu –eta hala nahi dugu– aldaketak 2016ko kanpainan sartzea indarrean.
Beste alde batetik, ESS/86/2015 Aginduak, urtarrilaren 30ekoak, 2015erako kotizazio-neurriak garatzen dituenak, 2014ko behaketa-aldirako ezbehar-indize orokorren eta muturrekoen muga-balioak ezartzen ditu. Balio horiek behera egin dute, 2013. urtekoen aldean, jarraian zehazten diren jarduera ekonomikoko kode hauetarako. Gainerako muga-balioek ez dute aldaketarik izan.
|
JESN |
Behaketa-aldia |
Ezbehar-indize orokorraren muga 1 |
Ezbehar-indize orokorraren muga 2 |
Muturreko ezbehar-indizearen muga |
|
| 19 | Kokeriak eta petrolioa fintzea |
2013 |
13,13 |
1,19 |
0,74 |
|
2014 |
6,43 |
0,58 |
0,74 |
||
| 70 | Egoitza nagusien jarduerak; enpresa-kudeaketarako aholkularitza-jarduerak |
2013 |
6,43 |
0,58 |
0,36 |
|
2014 |
4,28 |
0,39 |
0,36 |
||
| 99 | Lurraldetik kanpoko erakundeen eta organismoen jarduerak |
2013 |
8,5 |
0,77 |
0,48 |
|
2014 |
6,43 |
0,58 |
0,36 |
||
Zer pizgarri lor nezake?
Pizgarrien zenbatekoa ere ez da aldatu eta gertakizun profesionalengatiko kuoten % 5 izatera irits daitezke behaketa-aldian, edo % 10erainokoak, baldin eta enpresak pizgarria aurreko behaketa-aldian eskatu bazuen eta onartu bazitzaion, betiere, lan-arriskuei aurrea hartzeko instalazio, prozesu edo ekipoetan egindako inbertsioak aipatu zenbatekoak baino handiagoak badira
Zer behaketa-aldi eskatu behar dut?
Eskatu beharreko behaketa-aldiari dagokionez, zure enpresak 5.000 euroko gertakizun profesionalengatiko kotizazio-bolumena gainditu behar du 4 urteko epean gehienez, 2011 eta 2014 bitartean, kontuan hartuta urte horiek ez direla aurreko behaketa-aldi batekoak –alegia, aurretik pizgarrira jotzeko aukera eman duenekoak–.
Era berean, gutxienez 250 euro kotizatzen duten eta 2011 eta 2014 bitarteko behaketa-aldian (kotizazioen batuketa) 5.000 euro gainditzen ez dituzten enpresa «txikiek» ere pizgarria eska dezakete, betiere, urte horiek ez badira aurreko eskaera bateko zati.
