Itzuli

COVID-19a ETA ARRISKU PSIKOSOZIALAK

COVID-19aren aurrean, arrisku psikosozialak kudeatzeko tresnak 

Ezohiko egoera bat bizitzea tokatu zaigu; aurrez bizi izan ez dugun egoera berri bat.  

Hasierako inpaktu uneak bizi ondoren, panorama berri baten aurrean gaude, zeinak aldaketak eragin dituen laneko baldintzetan nahiz baldintza sozial eta pertsonaletan: arau berriak, gauzak egiteko modu berriak, harremanak gutxitzea, osasunari lotutako ziurgabetasunak, ekonomikoak, familiakoak, etab. 

Hori dela-eta, sentimendu eta emozio asko ager daitezke, esate baterako, beldurra, segurtasun falta, antsietatea, estresa… aurrez ez zeuden faktoreak agertzearen ondorioz, edo, aurrez bazeuden ere, orain hartzen ari diren garrantzirik ez zuten faktoreak agertzearen ondorioz.  

Hau da, gaur egungo pandemia honen eraginez, salbuespenezko egoera bat bizitzen ari gara, egoera berria bai pertsonentzat zein enpresa eta profesionalentzat; horrenbestez, ez daukagu nola jokatu jakiteko aurretiazko esperientziarik edo erreferenterik. 

Horrelako egoerak hobeto kudeatzen jakiteko, enpresei TRESNA SORTA BAT eskaintzen diegu, langileen osasun psikosozialari eta ongizateari arreta jartzeko: 

Estresa, gure garaiari dagokion bizi-estiloari lotuta, baliabide beharrezko eta erabilgarria da pertsona batek eguneroko bizitzako erronkei baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko. Lanaren ikuspegitik, urterik urte, erakundeetan badaude zenbait egoera estresa sortzen duten egoera gisa har daitezkeenak. Langileei lanaren esparruan nahiz esparru pertsonalean estresa identifikatzen eta kudeatzen laguntzeko asmoz, Mutualiak ESTRESA KUDEATZEKO ESKULIBURUA sortu du.

COVIDa agertu zenean eta, batez ere, COVID ondorengo aroan, estresa nabarmenago agertu da. Gaur egungo ingurunearen eskaerak eta eskakizunak eguneroko erronka dira gizartearen zati handi batentzat. Aipatutako eskuliburuaren osagarri, Mutualiak COVID ONDORENGO ESTRESARI BURUZKO ESKULIBURUA aurkeztu du. Problematika hori hobeto kudeatzeko ezagutza eta jarraibideak eskaintzen dira bertan. 

ALDERDI PSIKOSOZIALEN DEKALOGOA ENPRESARENTZAT, COVID-19AREN AURREAN lanaren nahia da zenbait jarraibide eskaintzea enpresen antolamenduko alderdiei erantzuteko, bai eta langileen alderdi psikosozialei erantzuteko ere.

TELELANEKO POSTUAREN AUTOEBALUAZIOAegiten laguntzeko, enpresen eta langileen eskura jarri dugu galdetegi hau, laguntza eta gomendioez gainera, telelaneko lanpostua aztertzen laguntzen duena.  

Galdetegi hori ahalik eta egokien betetzeko, telelanari buruzko hezkuntza-jarduera bat dago gure online CAMPUSean, galdetegia bete baino lehen egiteko. Aurretiazko jarduera horrek berariazko ezagutza ematen du, telelaneko postuen arriskuei eta prebentzio jarduerei dagokienez. 

“ARRISKU PSIKOSOZIALAK” dibulgaziozko jarduera aurkezten dugu. Campus Birtuala. “Arrisku psikosozialetako” modulu horren helburuak dira lan-ingurunean pertsonen ongizateari eraso egin diezaioketen egoerak ezagutzea, egoerak identifikatzea lan-ingurunean eta arrisku horiek deuseztatu edo txikitzeko prebentzio-neurriak proposatzea. 

Azkenik, Mutualia ONGIZATE TAILERRAK antolatzen ari da, WEBINAR formatuan, laneko arriskuen prebentzioaren inguruko zenbait gairi buruz, sortzen ari diren egoera eta beharrei erantzuteko: “Telelana, bizitza pertsonala eta familiarra kontziliatzeko tresnak” eta “Mutualia On, telelanean estres muskularra prebenitzeko”. 

IZEN EMATEA

Dokumentu horien guztien osagarri dira gure argitalpen hauek ere: Praktika onen kartelak eta osasun- eta antolakuntza-neurriei buruzko bideoak; Online campusa, hainbat dibulgazio-jarduerarekin: telelana, COVID-19a, arrisku biologikoa; Mutualia On-eko ariketen errutinak; estresa kudeatzeko eskola, etab. 

Esteka honetan aurkituko dituzu guztiak.

Lotutako berriak